2021eko maiatzaren 7tik ekainaren 4ra bitartean, BilbaoArte Fundazioak Katixa Goldarazena, Ibai Madariaga eta Miel Oyarzabalen «Zaldia zelan hil» erakusketa hartuko du Urazurrutia Aretoan.

Hizketan hasteko aitzakia bat, ariketara arrastaka eramango gaituen hiruren arteko jokoa, edo tarteko zeozer. 

Erakusketa maiatzaren 7an inauguratuko da, 19:00etan, eta sarrera librea izango da. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea. Erakusketa ekainaren 4ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era.

Katixa Goldarazenak (Arruitz, 1992) BilbaoArte Fundazioan (2020) eta Huarte Arte Garaikideko Zentroan (2019) egoitza artistikoak egin ditu. Hurrengo erakusketa kolektiboetan parte hartu du: ‘Habititación: entre ocho y nueve’ CACH 2020en; Harriak 2019 programako ‘Hau ez da hau’-n; eta Amama(ñina) da, 2018an. 2019an, Nafarroako Gobernuaren Artista Plastikoen Ekoizpenerako Laguntza jaso zuen, eta 2018an, Nafarroako Arte Gaztearen Topaketen 3. Saria.

Ibai Madariaga (Mallabia, 1994) arkitektoa da (EHU/UPV, 2018). Miel Oyarzabalekin batera ‘Soplo. Arnasketa Saiakerak’ (2021) eta Ertibil Bizkaia (2020) erakusketa kolektiboetan parte hartu du.

Miel Oyarzabal (Durango, 1994) Arte graduatua da (EHU/UPV, 2018). Bere azken erakusketak ‘Soplo. Arnasketa Saiakerak’ (2021) eta Ertibil Bizkaia (2020) kolektiboak izan dira, biak Ibai Madariagarekin batera; baita ‘Gizon txikia ez denean (Harriak)’ erakusketan, Oier Iruretagoiena eta Itziar Bilbaorekin batera, Iñaki Garmendia komisarioarekin, 2019an.

 
Katixa Goldarazena, BilbaoArte Beka 2020
Ibai Madariaga & Miel Oyarzabal, BilbaoArte Beka 2020