2018ko urriaren 26an, 19:30ean, 2017an bekaduna izandako Uxue López artistaren «Muda» erakusketa inauguratuko du BilbaoArtek, urte honetako azken bakarkako erakustaldia. Aldi honetan, diseinu esperimentala protagonista izango duen proiektu transdiziplinarra aurkeztuko du artistak.

Erakusketa Aretoa urriaren 29tik azaroaren 23ra bitartean irekita egongo da, astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 20:30etara. Doako sarrera.

“Muda” gauzen hizkuntzen inguruan eginiko esperimentazio praktiko batean oinarritzen da, bultzadei, hausnarketei eta kontraesanei lotua. Objektu funtzionalekin erlazionatuta dauden interesetatik abiatuz, Uxuek prozezu bat marrazten du zeinetan proposamenaren posibilitate anitzak nabarmentzen dira, espazioa, denbora, forma eta funtzioarekin elkarrizketa ebolutibo bat posible egiten duen sistemak sortuz.

Lantzen dituen konposizioak (guzti aldagarri bat osatzen duten gauzen multzoa bezala),materialak, sistemak eta gaurkotasuna islatzen eta sintesira doazen piezak lotzen ditu. Hasierako bultzada esparru tridimentsionaleko laborategi nahasi batean bideratzen da, testuinguru esperimental batean metodologia tradizional dezberdinak teknologi berriekin bateratzen dituelarik.

Uxue López Blbon bizi eta lan egiten du. Arteko graduatua da EHU-koArte Ederretako fakultatean. “Keramika; artea eta funtzioa” izeneko masterretik bere lana keramikak dauzkan ezaugarriekin nahasten hasten da, aldatzeko aukera eta funtzioa erreferentzia-puntuak bilakatuz. Gaur egun, Bilbon kokaturiko Hemen. izeneko proiektuan murgildua dago, non artea eta diseinuarekin erlazionaturiko jardueretan lan kolektiboan dihardute, ikasten, irakasten eta partekatzen.