2021eko urtarrilaren 28an, 17:00etan, BilbaoArteko Art House Zinema aretoan Khuruts Begoñak zuzendutako “Deia” film laburra estreinatuko da. Aurkezpen ofizialarekin batera, ‘Help me in this need’ ikus-entzunezko pieza proiektatuko da, Javier Corcobadoren ‘Somos demasiados’ bideokliparen grabaketan grabatutako materialarekin.

Sarrera doan, aldez aurretik erreserba eginda. Telefono bidez egingo da (94 415 50 97), egun berean, 9:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira. Nahitaezko maskara erabiltzea.

DEIA

Zuzendaria: Khuruts Begoña
Aktorea: Jose Ramon Soroiz
Ekoizpena: Antxon Elola
Soinua: Xanti Salvador
Musika: Ibon Aguirre eta Jon Artetxe Bilbao
Laguntzaileak: 5×8.org eta Arteria Fabrika
Iraupena: 12:22 min
Hizkuntza: Euskara (azpit. gaz)

Sinopsia: 2019an planeta berri bat aurkitua izan da. Bizigarria, arnastu ezin den atmosferagatik ez balitz.
2020an, Euskal Espazio Agentziak (E.E.A.) gizaki bat bidali du bere bizigarritasun aukerak aztertzeko. Planeta hau Dibok da.

HELP ME IN THIS NEED

Edizio eta zuzendaritza: Khuruts Begoña
Aktorea: Sol Maguna
Zuzendaritza laguntzailea: Aintzane Aranguena

Sinopsia: Javier Corcobado-ren SOMOS DEMASIADOS bideokliparen filmaketan grabatutako materiala eta bideoklipan erabili ez zena.

Sariak: Official Selection International Meeting on Video-dance and Video-performance. Valencia, 2020.