2020ko irailaren 4tik 18ra bitartean, BilbaoArteko Kristalezko Patioan Matriz Secako erakusketa kolektiboa egongo da ikusgai. Erakusketa hori Matriz Seca-ko Lehenengo Jardunaldien testuinguruan egongo da, eta datorren irailaren 18ra arte bisitatu ahal izango da, goizez eta arratsaldez.

Matriz Seca ikerketa artistikoko sare bat da, Jose Iglesias Gª-Arenalek, Saray Pérez Castillak eta Miriam Rodríguez Moránek osatua, prozesu kolektiboak egiteko transfeminismotik, azpiegitura kolonialen azterketatik eta “natura” gisa eraikitakoaren pertzepziotik abiatuta.

Erakusketak Matriz Seca-ren inguruko materialak aurkezten ditu. Prozesuen dokumentazioa, antzeko artisten lanaColectivo Viento Negro (Ana Copto, Fernanda Bonil eta Yesica Gallegos), Rakel Gómez Vázquez, Solange Jacobs, Duen Sacchi eta Silvana Torres – eta “Des-desertifikatu/Des-monumentalizatu” laborategi irekiaren zenbait aztarna, BilbaoArten irailaren 2an eta 3an izan zena eta Ignacio Barrios, Lola Duchamp eta Martí Madaulaek parte hartu zutena.

Sarrera librea edukiera mugatupean. Nahitaezko maskara erabiltzea.