2021eko urtarrilaren 14tik 29ra bitartean, «“EL HUÉSPED” ¿Si no ahora, cuándo?» irudiari eta transmediari buruzko erakusketa kolektiboa izango da ikusgai BilbaoArteko Kristalezko Patioan, Erika Barahonak eta Ixone Sadabak komisariatutako Blackkamera eskolako argazkilaritza masterreko ikasleen lanekin.

Apopiloa. Orain ez bada, noiz?

Gonbidatu bat, gure etxean aldi baterako hartzen dugun norbait. Agian oraindik iritsi ez den norbait, gure bizitzan oraindik leku bat betetzen ez duena, baina beteko duena…

Beste batzuetan, inork gonbidatu gabe iristen da apopiloa; zenbaitetan, betiko gelditzen da.

“Apopiloa” izeneko erakusketak Blackkamerako argazkiginza-masterreko ikasleen lana hartzen du aldi baterako Bilbaoarten. Medikuntza, informatika, albaitaritza eta beste arlo batzuetako profesionalak… argazkigintzan ostatu hartu dutenak. Edo alderantziz.

Horregatik, pasadizoko apopiloa hartzen dugu gaur gure etxean, ikasteko eta aldatzeko prozesuan dagoelarik. Gure bisitaria ez da lehengo bera izango alde egiten duenean. Eta gu ere ez.

Erakusketa bisitatzeko, bai inauguraziorako, bai bisita libre edo gidatuetarako, aldez aurretik izena eman beharko da Eventbrite-n, korreo elektroniko (info@blackkamera.com) edo telefono bidez (+34 657 216 838/+34 946 033 26), Blackkamera Eskolan.

Inaugurazioa ostegunean izango da, hilak 14, 19:00etan.

Bisiten ordutegia 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da, bi talde goizez eta beste bi talde arratsaldez, indarrean dagoen edukiera baimenduarekin.

Bisita gidatuak izango dira urtarrilaren 15ean, 19an, 22an, 26an eta 29an, Josu Zaldibar BlackKameraren zuzendaria gidari dela. Bisita horiek ordubete iraungo dute.

Publiko guztiarentzat, argazkigintzarako eta multimediarako zaletasuna izan ala ez.

Nahitaezko maskara erabiltzea.

Sonia Bosch

Artista parte-hartzaileak

UDABERRIAN PETRIKOR
(Yanira San Vicente eta Inguma Martinez)

Sonia Bosch

Javier Lopez

Santi Laespada

Alberto Cimarro

Chus Goya

Carmen Beneitez

David Tijero

Rafael Ramirez

Oskar Carballo