2022ko otsailaren 24tik martxoaren 10era BilbaoArte Fundazioa Bilboko Institut Français erakundearekin elkarlanean ari da, Nathalie Menantek (artista plastikoa) eta Frédérique Menantek (zinegilea) sinatutako MUES, eskultura, bideo eta performanceko erakusketa hartzeko.

Erakusketa otsailaren 24an inauguratuko da, 19:00etan. Erakusketa ireki bitartean, performance bati esker, Lucía Etxebarriak (idazlea, Nadal saria 1998, Planeta saria 2004) bere inpresioak eta sentsazioak kontatu ahal izango ditu, Nathalie Menantek bere gorputzari buruz egindako molde baten esperientzia artistikoari men eginez.

Erakusketa astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da 17:30etatik 20:30etara, sarrera librea eta edukiera mugatuarekin. Maskara nahitaez erabili behar da.

Bisitarien neurrira igeltsuan eta parpailan irudikatutako emakumeen gorputz- aztarna zatiak daude zintzilikaturik. “Mues”-ak, maskor zuriak, barnehutsak eta anonimoak, geldoki mugitzen dira aire korronteekin. Aurikularrez hornituta, bisitaria inprimatzearen prozesuan grabatutako ahots soinuekin sartzen da espazioan. Esperientziaren alderdi intimoan murgiltzen dira eta emakumeek beraien buruarekiko duten ikuspegia deskubritzen dute, haien istorio eta sentimendu zatiak.


Menant-en Mue(s) filmak denbora-tarte erregularrekin proiektatzen da. Argia jartzen du hatz-marketan. Gorputzak sartu egiten dira. Emakumeen irudiak beren arrastoei aurre egiten die. Posteak aurrez aurre daude. Filmak itxaronaldia jasotzen du. Irudia gorputzaren abstrakzioan sartzen da pixkanaka, hura askatuz, ezabatuz, berreraikiz…

MUES miaketa bat da
Emakumeekin topaketa proposatzen du eta gorputzaren ikuspegi propioa eta emakume- eraiketa aurrez- aurre jartzea. Emakumeek bere gorputzarekin duten harremana entzutera gonbidatzen gaitu, haien istorioak eta haien zauriak, haien erresistentziak eta betekizun eta klixeekiko moldatzeak ezagutaraziz. Haietaz espero denaren eta direna edo direna uste dutenaren arteko desadostasun eta diferentzia eszenaratzen du.

Nathalie Menant artista bisuala eta egilea da. Buztina, igeltsu, erretxina, hitz, irudi eta sentsazioekin egiten du lan. Duela hamar urtez AKEWAY bideo artista kolektiboaren kide den bezala, ikuslearen gorputza obraren unibertso poetiko, sentsorial eta ludikoan inplikatuko duen irudien narrazioen eta hedapenaren kontzeptu ezberdinekin esperimentatu du. Gaur egun, baliabide ezberdinak artikulatzen dituzten lekuan lekuko instalazio plastikoak eta interbentzioak garatzen ditu.
Gorputzaren zalea, esperientzia sentsiblearen leku bakar eta berezia, barnekotasuna arakatzen du, bizitza sekretua, memoria, identitatea…  Izatearen azaleratzea imintzioen espresioan eta kontrolik gabeko mugimenduan.

Frédérique Menant zinemagilea da. Irudia materia bezala eta materia irudi bezala erabiliz -zinean- egiten du lan. Emultsioan azaltzen den gorputzaren irudian, heriotzari eutsi egiten diona zalantzan jartzea bilatzen du. Gurutzatu eta antzaldatzen dena. Beretzat filmatzea munduarekin kontaktu fisikoan sartzeko era bat da.
Argia eta itzala filmatzen du, uraren eta haizearen mugimendu nimiñoak, eta erresistentzia figurak bezala hautematen diren gorputzen energia jasotzen saiatzen da. Bere pelikulek forma motz, intuitibo eta poetikoak izan ohi dituzte bere ahotsa eta testuekin batera konbinatzen dituelarik.
Bi artista laborategiren kide da: L’Etna y L’Abominable. Bertan bere pelikula propioak garatzen ditu. Erregularki Guadalupera egiten du bidaia, non prozesu fotokimiko alternatiboekin egiten dituen saiakerak. La Poudrière-ren kide da, sorkuntzarako eta hausnarketa zinematografiko feministarako egoitza Parisen daukan pertsonabakarreko kolektiboa.

Lucía Etxebarria filologian eta kazetaritzan lizentziatua da eta Letren doktorea Aberdeen Unibertsitateaz. Nobela, ipuin, zinema- gidoi, umeentzako ipuin, saiakera politiko, literario eta feministak idatzi ditu. Nadal Saria, Primavera Saria, Planeta Saria, Barkaola poesia Saria eta atzerriko eleberri hobeenari El Lazio Saria (Italiako Kultura Ministerioak emandakoa) irabazi ditu. Le Figaro eranskin kulturalak honakoa esan zuen berari buruz: “bere generazioko espainiar ahotsik indartsuena”.