2022ko urtarrilaren 10etik 21era BilbaoArteko Kristalezko Patioan “Semillas raras” erakusketa egongo da ikusgai, izen bereko tailerrean sortutako hausnarketak biltzen dituena, BAGI! BilbaoArte Gela Irekia programaren barruan ospatua.

Hitzak eta mugimenduak ekosistema kultural zauritura egokitzeko forma posibleei buruz espekulatzen dute. Parte-hartzaileak: Eva Balmisa, Sara Padilla Grimalt, NISA (Natalia Isla Sarratea), Camilo Tonon, Ana Rosa Arroyo, KB (Karina Bronzini), Janire Echebarria de Dios, Pablo Martínez Garrido eta Imanol Expósito Delgado.

Astelehenetik ostiralera dago irekita, 17:30etik 20:30era. Sarrera librea, edukiera mugatuarekin. Maskara nahitaez erabili behar da. Txertaketa-ziurtagiria (covid pasaportea) eskatu beharko da BilbaoArtera sartzeko.