2020ko azaroaren 5ean eta 6an, sorkuntzaren, artearen merkatuaren eta erakundearen ikuspegitik “Contigo no bitxo” arte garaikidearen kontserbatzeari buruzko jardunaldien bigarren edizioa egingo da BilbaoArten.

Sarrera librea, aldez aurretik izena emanda eta izen osoa duen mezu elektroniko bat bidalita contigonobitxo@gmail.com helbidera.

Contigo no bitxo arte garaikideko hutsune batetik abiatuta sortutako ekimena da. Arte garaikidearen kontserbazioa sektore horretako profesionalen ikuspegitik landu da beti. Jardunaldi horien helburua ikuspegia aldatzea da, problematika sormen artistikoaren hizkuntzatik transmititzeko artisten eta beste profesional batzuen bitartez, aurrez ezarritako aurreiritziak hautsiz.

BilbaoArte bezalako euskal artearen panoraman funtsezkotzat jotzen dugun enklabetik, zeinak gorabidean dauden artisten ikusgarritasuna eta prestakuntza bultzatzen baitu, sorkuntzaren, artearen merkatuaren eta erakundearen ikuspegitik elkarrizketa batzuk proposatzen ditugu.

Proposamena zabalik egongo litzateke arte eta kontserbazio arloko profesionalentzat zein gradu, master eta doktoregoko ikasleentzat.

Azaroak 5, osteguna

9:30 Aurkezpena

10:00 Elssie Ansareo – Ainhoa Akutain

11:00 Etenaldia

12:00 Mikel Arce – Saioa Olmo

13:00 Jon Ander Cortabarria – Idoia Knörr

Azaroak 6, ostirala

9:30 Sarrera

10:00 Alex Malax – Iñaki Reguero

11:00 Etenaldia

12:00 Irati Urrestarazu – Irati Inoriza

13:00 Javier Pérez – Esther Ferrer

Contigo No Bitxo 2020