2021eko abuztuaren 23tik 26ra, BilbaoArtek Endika Basaguren artistak kudeatutako «Corren malos tiempos para los cuerpos» performancearen inguruko jardunaldiak hartuko ditu. Proposamen honen helburua performancea publikoari hurbiltzea da, batez ere horren ezezagunenari, baita pandemiak diziplina artistiko horren barruan artisten arteko interakziorako ezarritako oztopoak gainditzea, nolabait.

Abuztuak 23

FORMAZIOA

Hastapenen tailerra
Isabel León

Performancearen hastapen tailerra egingo du Isabel León artistak. Tailer honen asmoa performancearen munduan interesa duen pertsona orok performancearekin lehen harremana izatea da.

Abuztuak 24 eta 25

HEDAPENA

Proiekzioak + Topaketa

Ramón Churruca artista lokalak egindako bideo peformanceen saila bat, Hiriko Gutxieneko Performance Jaialdiaren azken edizioa eta “Hilos de tiempo” dokumentala proiektatuko dira. Zoom bidezko topaketa egingo da Esther Ferrer performer-arekin.

Abuztuak 26

EKINTZA

Performance kolektiboa

Azken egun honetan, Endika Basagurenek koordinatutako performance kolektibo korala egingo da, munduko leku ezberdinetan dauden beste artista batzuekin zuzenean aritzeko. Artista batzuk BilbaoArten arituko dira publikoarekin eta gainontzeko artistak streaming bidez izango dira.

Jarduera hau «BAGI! Bilbao Arte Gela Irekia» progamaren barruan dago. Euskadiko eta Euskal Herriko arte garaikideari buruzko prestakuntza, hausnarketa, ekintza eta kritika programa, Bilboko Udalak sustatua, Bilbao Aurrera 2021 Ezohiko Planaren esparruan.