GetxoPhoto-rekin elkar egiten du lan bigarren urtez BilbaoArtek, argazkigintza laborategi bat egiteko lekua emanez. Aldi honetan, «Ikononautak. Begirada eta materialitatea XIX. mendeko argazkigintzan» izenpean, Martí Llorens eta Factoría Heliográfica-ko Rebecca Mutell-en ezaguerez gozatzeko aukera izango dugu, 2018ko irailaren 4tik 6ra.


Ikononautak
Begirada eta materialitatea XIX. mendeko argazkigintzan

Argazkigintza laborategia Martí Llorens eta Factoría Heliográficako Rebecca Mutell-ekin


Egunak: irailak 4 (15:30 – 18:30), 5 eta 6 (10:00 – 14:00, 15:30 – 18:30)

Lekua: BilbaoArte Fundazioa (Urazurrutia kalea, 32, Bilbao)

Matrikula: 150€ (behar baino lehenago hartuta: 120€)

Hizkuntza: gaztelania

Izen-emateak

Laborotorio honen helburua argazkigintzaren jatorrian, asmatzean eta bere existentziaren lehenengo lau hamarkadetan sakontzea da. Gogoeta hau, bai teknika bai filosofia jorratuz egingo dugu. XIX. mendeko argazkigintzaren materialitatea –muga fisikoa– XXI. mendeko argazkigintzaren inmaterialitatea-rekiko alderaketa izango da ardatz nagusia. Era honetara, hobeto ulertuko dugu zertan den gaur egun argazkigintza, zein da berarekin daukagun harremana eta, bide batez, zelan jartzen garen munduarekin harremanetan bitarteko hau baliatuz.

Argazkigintzaren asmatzearen benetako garrantzia ulertzeko XIX. mendearen hasieran sortutako teknika honen esentziari arreta eskaini behar dugu. Hala ere, mundua ikusi eta ulertzeko era berri honetarako bidea ez zen laburra ezta zuzena izan. Bide hau jarraitu eta identifikatzeko, greziarrek asmatutako ikusmenerako tramankuluak edota XVI. mendeko zientzia optikoaren aurrerapenak aztertuko ditugu. Bidaia honi, Gian Piero Brunetta historiatzaile eta kritikariak sortutako terminoa deitu diogu; ikononauta.

Azalpenak eta proiekzioak laguntzeko, zuzenean jatorrizko material fotografikoa erabiliko dugu: dagerrotipoak, ferrotipoak, XIX. mendeko argazki-eskuliburuak, edota XXI. mendeko kalotipoak eta anbrotipoak. Amaitzeko, eta XIX. mendeko argazkigintzaren materialitatea ikusi eta sentitzeko, saio bat egingo dugu kalean formato handiko kamerarekin.

Una “nave del desierto” de paso por las tumbas de los antiguos gobernantes musulmanes en el lado este de la muralla de El Cairo, Egipto. Copyright 1896 por Underwood & Underwood. Colección Factoría Heliográfica.

Rebecca Mutell
Aranda de Duero, Burgos 1980

Arte Ederretan doktorea, Atrapando la luz. Origen y materialidad de la fotografía tesiarekin doktoradutza sari berezia jaso zuen. Argazkilaritza irakaslea da Centro Universitario de Diseño-n, eta GREDITS, Grup de Recerca en Disseny i Transformació Social-eko kidea da. Bartzelonako AtelieRetaguardia. Heliografía Contemporánea (2007-2012) taldearen sortzaileetako bat izan zen. Gaur egun Martí Llorens-ekin, Factoría Heliográfica elakarte kulturala zuzentzen du.

Martí  Llorens
Barcelona, 1962

Arte Ederretan lizentziatua (1987) eta Arkitekturaren Historia eta Teorian masterra (2016). Arkitektura eta Ingeniaritza proiektuen dokumentazioan argazkilari bezala egin du lan. Bere lan pertsonalak, denbora, lurraldea, historia eta memoria, errealitatea eta iruditeria jorratzen ditu. AtelieRetaguardia. Heliografía Contemporánea (2007–2012)  taldearen kidea, 2015ean Daguerre-Giroux-en ekipo fotografikoaren zaharberritze-proiektua zuzendu zuen, tresna hauekin hain zuzen ere, lehenengo argazkia atera zen Espainian 1839an.