Aurten ere, hileko lehen asteazkenean, BilbaoArteko Art House Zinemak “Lehen asteazkeneko hitzordua” proiekzio sorta hartuko du Filmazpit-ekin lankidetzari esker. Zikloko laugarren edizioan 12 film eta dokumental izango dira, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin.

Edukiera mugatua, proiekzioaren egunean indarrean dagoen araudiaren arabera. Erreserba telefonoz egingo da (tel.: 94 415 50 97), proiekzioaren egun berean, eta 9:00etatik saioa hasi baino ordubete lehenago. Pertsonako gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira. Nahitaezko maskara erabiltzea.

Lehen asteazkeneko hitzordua
Zinema euskarazko azpitituluekin Filmazpit-ekin lankidetzan

Urtarrilak 13, 19:00

ORION: ERREGE IZANGO ZEN GIZONA,
Jeanie Finlay

2015, Erresuma Batua, 86′ (12 urterako baino gehiago)

Jatorrizko izenburua: Orion: The Man Who Would Be King | Zuzendaria: Jeanie Finlay | Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa | Gaia: Dokumental musikala

Sinopsia: Lan kontaezin honek gutxik ezagutzen zuten zerbait kontatuko digu: Jimmy Ellis musikariaren (Orion, ezizenez) ibilbide peripatetikoa. AEBn “Elvis bezalako doinua izatea heriotzaren musua” izan arren, ekoizle filibustero batek, hain zuzen ere, kontrakoa erabaki zuen: Ellisi mozorro bat eman zion eta bultzaka jaurti zuen benetako Elvis galdu izanagatik negarrez ari zen zale minduen artera. Hortik aurrera, dena adoretsua da: anonimotasuna, arrakasta, sexu balentriak, kontraesanak, kontratu lapurretak eta mozorroak gorrotatzen zituen gizona.

Otsailak 3, 19:00

MUTAFUKAZ,
Shojiro Nishimi & Guillaume Run Renard

2017, Frantzia – Japonia, 90′ (16 urterako baino gehiago)

Zuzendaria: Shojiro Nishimi, Guillaume Run Renard | Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa | Gaia: Komiki frantses-japoniarrean oinarritutako animaziozko filma

Sinopsia: Ezagutzen genuen komikia. Frantsesa da, west coast eragin zoragarriarekin Guillaume Renard  sortua. Ezagutzen genituen bere izakiak, Angelino, Vinz, Willy. Zapaldu izan genituen lehendik ere Dark Meat City bere hiriko kaleak –hiri kirasduna baina itzela–. Filma besterik ez zen falta. Eta Run bera izan da, eta Ankama argitaletxea, Shojiro Nishimiren eta STUDIO 4ºC ekoiztetxearen konplizitatearen bila irten eta aurkitu zutenak. Hauxe da emaitza: nahasketa zoragarria, hip hop, usteldura, naturaz gaindiko zientzia fikzioa, beldurra, borroka librea, tristura existentziala eta Toxic Avenger DJaren elektronika.

Martxoak 3, 19:00

#EMAKUMEEN PLAZERA,
Barbara Miller

2018, Suitza/Alemania, 97′ (7 urterako baino gehiago)

Jatorrizko izenburua: #FEMALE PLEASURE | Zuzendaria: Barbara Miller | Jatorrizko hizkuntza: Alemaniera, Frantsesa, Ingelesa eta Japoniera | Gaia: Emakumeen sexu-plazeraren aldarrikapena

Sinopsia: Barbara Miller-en #Emakumeen Plazera dokumentalak bost emakume aurkezten ditu: Deborah Feldman, komunitate judu ortodoxotik erbesteratutako idazle amerikarra; Leyla Hussein, Somaliako psikoterapeuta, ablazioaren biktima eta ekintzaile soziala; Rokudenashiko, lizunkeriagatik kondenatutako artista japoniarra; Doris Wagner, kleroaren kide batek sexualki bortxatutako moja ohia eta Vithika Yadav, Indiako genero-eskubide eta eskubide sexualen aldeko aktibista.

Apirilak 7, 19:00

DILILI PARISEN,
Michel Ocelot

2018, Frantzia, 95′

Jatorrizko izenburua: Dilili à Paris | Zuzendaria: Michel Ocelot | Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa | Gaia: Animazioa

Sinopsia: Dilili, Kaledonia Berritik Frantziara iristen den 6 urteko neska da. Bere lagun banatzailearekin, Belle Époqueko Parisen neska gazteen bahiketa misteriotsu batzuk ikertzen ditu. Abenturaz beteriko Paris onirikoan, hainbat pertsonaia ospetsu eta interesgarriekin topo egingo du, eta pista lagungarri ugari emango dizkiote neskak aurkitzeko.

Maiatzak 5, 19:00

LOVING VINCENT,
Dorota Kobiela & Hugh Welchman

2017, Polonia, 95′ (12 urterako baino gehiago)

Zuzendaria: Dorota Kobiela & Hugh Welchman | Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa | Gaia: Animazioa, biografikoa

Sinopsia: 1891. urtea, Vincent van Gogh hil zenetik urtebete pasa da. Roulin postariak bere seme Armandi, Van Goghen azken gutuna margolariaren anaiari emateko eskatzen dio, bidaltzeko aurreko saiakerek huts egin ondoren. Van Gogh aintzat hartu ez arren, eta hildakoak belarria mutilatu eta emagaldu bati eman zionean gertatutakoa gogoratu arren, Armandek atsekabez onartzen du lana bere aitak margolariarekiko zuen maitasunagatik…

Ekainak 2, 19:00

HAMADA,
Eloy Domínguez Serén

2018, Suedia, 89′

Zuzendaria: Eloy Domínguez Serén | Jatorrizko hizkuntza: Arabiarra, gaztelania eta ingelesa | Gaia: Saharako gazteen egoera

Sinopsia: Sahara ezerezaren basamortu horren erdian hazten dira Marokok 1975ean herrialdea ukatu zien belaunaldiak. Orainaldia orduak hilez igarotzen da, baina gaztea zara eta lagunak daude, barre beharrezkoa dago, ideia errebeldeak daude eta oso ozen eta argi esandako amets inkonformistak daude. Burua umiliatu beharrean, korrika egin dezaketen autoak konpontzen dituzte, nahiz eta alanbre-hesi eta harresietatik haratago ez joan. Baita babestuta ere, enbarazu egiten ez badute.

Uztailak 7, 19:00

BELTZA NAIZ,
Fermin Muguruza

2018, Espainia, 95′ (12 urterako baino gehiago)

Zuzendaria: Fermín Muguruza | Jarorrizko hizkuntza: Euskera, gaztelania eta afrikarra | Gaia: Black is Beltza filmaren sormen prozesua

Sinopsia: Amaia Jackson afro-euskaldunaren (aita Tanzaniakoa du eta ama Zarauzkoa) apunte biografikoak, eta Black is Beltza artefaktuaren inguruan garaturiko narrazio-plataforma guztiekiko haren interesa: horiek osatzen dute ekintza-multzo honen produkzio-prozesuak erakusten dituen dokumentalaren kontakizun-haria. Bi zatitan banatua, lehenengoak proiektuaren transmedia garapena erakusten du, eta bigarrenak animazio-filma nola egin zen, guztia sormen-eztanda hau eragin zuten artista eta ekintzaileei egindako elkarrizketez maneatua.

Abuzutak 4, 19:00

NO MORE TOUR,
Fermín Muguruza

2013, Espainia, 105′

Zuzendaria: Fermín Muguruza | Jatorrizko hizkuntza: Alemaniarra, arabiarra, euskera, frantsesa, galegoa, gaztelania, italiarra, katalana, japoniarra, kurdua, poloniera eta txinatarra | Gaia: Dokumental musikala

Sinopsia: Fermin Muguruzaren 2013 No More Tourrek munduan barrena topatutako erresistentzia eta konplizitatez osatutako mapa bat marrazten du. Bost hilabeteko biran emandako berrogeita hamabost kontzertu guztira, hogeita hamar urtez taula gainean izan ondoren. Akaso behin betikoa izan daitekeen bira.

Irailak 1, 18:30

BLAZE,
Ethan Hawke

2018, Estatu Batuak, 127′ (16 urterako baino gehiago)

Zuzendaria: Ethan Hawke | Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa | Gaia: Blaze Foley country abeslari eta konpositorearen bizitzaren fikzioa

Sinopsia: BLAZE Blaze Foleyren bizitzan oinarritzen da: `Texas Outlaw Music’ mugimenduaren musikaren kondaira ezezaguna, Merle Haggard eta Willie Nelson bezalako jendea sortu zuena. Filmak hiru aldi ezberdin ditu, Blazeren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren bertsio irudikatuak uztartuz. Hari ezberdinek, Sybil Rosenekiko bere amodioa, bere azken gaua lurrean eta bere abestien inpaktua eta bere jarraitzaile, lagun eta etsaiengan izandako heriotza aztertzen dituzte.

Urriak 6, 19:00

A DOG CALLED MONEY,
Seamus Murphy

2019, Irlanda, 93′ (16 urterako baino gehiago)

Zuzendaria: Seamus Murphy | Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa | Gaia: Dokumental musikala

Sinopsia: Dokumentatzen duen sormen prozesua bezain irudimentsua, A DOG CALLED MONEY PJ Harveyren disko baten inspirazio, idazketa eta grabazioaren bidaia intimoa da. Irudikatu nahi zituen herrialdeen lehen eskuko esperientziaren bila, Harvey-k Murphy-ri lagundu zion mundu osoan zehar egindako erreportaje bidaia batzuetan, berarekin Afganistanen, Kosovon eta Washington DCn bat eginez. Harvey-k hitzak biltzen zituen, Murphy-k, irudiak. Etxera itzulita, hitzak poema, kantu eta gero album bihurtzen dira, aurrekaririk gabeko esperimentu artistiko batean grabatzen dena, Somerset House-n, Londresen.

Azaroak 3, 19:00

HIRUGARREN EMAZTEA,
Ash Mayfair

2018, Vietnam, 90′ (12 urterako baino gehiago)

Jatorrizko izenburua: The third wife | Zuzendaria: Ash Mayfair | Jatorrizko hizkuntza: Vietnamdarra | Gaia: Ezkontza behartuak eta anizkoitzak

Sinopsia: XIX. mendeko Vietnamen, 14 urteko May gaztea Hung dirudunaren hirugarren emaztea da. Laster ikasiko du bere egoera hobetzeko, gizon bat erditzeko gai den emakumea baino ezin dela izan. Haurdun geratzen denean, Mayk eskala sozialean gora egiteko dituen itxaropenak aukera tentagarri bihurtzen dira. Maitasun debekatuari eta bere ondorio suntsitzaileei aurre eginez, May, azkenean, egia onartzen hasten da: bere aukerak urriak eta mugatuak dira.

Abenduak 1, 19:00

NEVIA,
Nunzia De Stefano

2019, Italia, 86′ (12 urterako baino gehiago)

Zuzendaria: Nunzia De Stefano | Jatorrizko hizkuntza: Italiano | Gaia: Gazteen gatazkak Napoliko auzo pobreetan

Sinopsia: Nevia 17 urteko nerabea da, eta Napoliko kanpoaldean hazi da. Gizona nagusi den mundu honetan emakume gisa errespeta dezaten lortzeak ez du zentzurik harentzat. Hori dela eta, Neviak kirolarroparekin janzten hastea eta jarrera errebeldea hartzea erabakitzen du. Hala ere, zirku baten etorrerak ustekabeko aukera bat eskaintzen dio, bere bizitza alda dezakeena.