Martxoaren 12tik aurrerako proiekzio guztiak bertan behera geratuko dira, beste abisu bat eman arte. Etendako saioak berriz programatuko dira zentroaren ohiko funtzionamenduari berrekiten zaionean.

2020ko hilabete bakoitzeko lehen asteazkenetan «Lehen asteazkeneko hitzordua» proiekzio saila hartuko du BilbaoArteko Art House Zinemak, Filmazpit-ekin lankidetzari esker. Bere hirugarren edizioan 12 filma eta dokumental izango ditu ziklo honek, guztiak azken hamarkadan ekoiztuak, jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin.

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

Lehen asteazkeneko hitzordua
Zinema jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin

Urtarrilak 8, 19:00

THE FLORIDA PROJECT,
Sean Baker

2017, AEB, 112′ (16 urtetik gorakoentzat gomendatua)

Zuzendaria: Sean Baker | Gidoia: Sean Baker, Chris Bergoch | Aktoreak: Willem Dafoe, Brooklynn Prince, Valeria Cotto, Bria Vinaite, Caleb Landry Jones | Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa | Gaia: Txirotasuna Ameriketako Estatu Batuetan

Sinopsia: The Florida Projectek sei urteko Moonee azkarraren eta haren askotariko lagunen istorioa kontatuko digu. Haurren uda-oporrak abenturaz eta bihurrikeriez beteta daude; inguruko helduek, aldiz, garai zailak bizi dituzte. Estatu Batuetan, bizileku iraunkorra ziurtatu ezin dutenentzat azken babesleku bihurtu dira motel merkeak. Gero eta gehiago dira behartsu ikusezin horiek, eta horietatik % 41 aterpea emango dien bizitoki bat izateko egunero borrokan ari diren familiek osatzen dute. Istorio hau Orlandoko aldirietan dago girotua; Orlando, planetako opor-hiriburu nagusia eta “munduko toki magikoenaren” etxea. Parke tematikoen eta turistaguneen lurraldea zeharkatzen duen errepidearen luzera osoan, bere garaian Disneyren mistika ustiatuz turistak erakartzen zituzten motel merkeek etxerik gabeko familiak hartzen dituzte gaur egun. Halako batean bizi dira Moonee eta haren ama Halley, 22 urtekoa: zehazki, Magic Castle motelean.

Otsailak 5, 19:00

AZARO HOTZA,
Ismet Sijarina

2018, Kosovo – Albania – Mazedoniako Errepublika, 93′

Jatorrizko izenburua: Nëntor I Ftohtë | Zuzendaria: Ismet Sijarina | Gidoia: Arian Krasniqi, Ismet Sijarina | Aktoreak: Kushtrim Hoxha, Adriana Matoshi, Emir Hadzihafizbegovic, Fatmir Spahiu, Majlinda Kosumovic, Bislim Mucaj, Lum Veseli, Aurita Agushi | Jatorrizko hizkuntza: Albaniera, serbiera | Gaia: Jugoslaviaren gainbehera

Sinopsis: 90eko hamarkadaren hasieran, Jugoslaviako gobernuak Kosovoren autonomia bertan behera utzi, haren Parlamentua desegin, eta nazioko telebista itxi zuen. Agintari berriek erakundeko bizitza osoa berrantolatu zuten; bitartean, herritar gehienek manifestazio baketsuak eginez erantzun zuten. Zorigaiztoko garai hartan, Fadili artxibozainak bi aukeraren artean hautatu behar du, ongi jakinik biak ala biak direla bidegabeak. Horiek horrela, nahi gabe eta gogoz kontra, lotsa “irentsi” eta alde guztietatik datorkion presioa eta ospe txarra jasango ditu, arrazoi bakar bategatik: bere familiaren ongizatea.

Martxoak 11, 18:30

ESKERRAK JAINKOARI,
François Ozon

2019, Frantzia, 137′

Jatorrizko izenburua: Grâce À Dieu | Zuzendaria: François Ozon | Gidoia: François Ozon | Aktoreak: Melvil Poupaud, Denis Ménochet, Swann Arlaud, Éric Caravaca, François Marthouret, Bernard Verley, Martine Erhel, Josiane Balasko | Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa | Gaia: Pederastia eta bere estalketa Elizan

Sinopsia: Lyonen bizi da Alexandre bere familiarekin. Egun batean ustekabean jakingo du boy scout bat zenean beraz abusatu zuen apaizak haurrekin jarraitzen duela lanean. Borrokaldi bati ekingo dio, eta berarekin elkartuko dira François eta Emmanuel, apaizaren beste biktima batzuk, hitzen bitartez haien sufrimenduaz libratzearren. Baina beren testigantzen jazarpenek eta ondorioek ez dute, ordea, inor onik utziko.

Apirilak 1, 19:00

ORION: ERREGE IZANGO ZEN GIZONA,
Jeanie Finlay

2015, Erresuma Batua, 86′ (12 urtetik gorakoentzat gomendatua)

Jatorrizko izenburua: Orion: The Man Who Would Be King | Zuzendaria: Jeanie Finlay | Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa | Gaia: Dokumental musikala

Sinopsia: 1977 da, eta Amerika osoa doluan dago: Elvis Presley hil berri da. Hura ehortzi zenetik bi urtera soilik, 1979an, munduaren aurrean haren doinu berdina duen antzeratzaile mozorrotu moduko bat agertzen da –karateko giltza bat eginez eta pelbisaren mugimendu lizun batekin–. Nor arraio da? Lan kontaezin honek gutxik ezagutzen zuten zerbait kontatuko digu: Jimmy Ellis musikariaren (Orion, ezizenez) ibilbide peripatetikoa. AEBn “Elvis bezalako doinua izatea heriotzaren musua” izan arren, ekoizle filibustero batek, hain zuzen ere, kontrakoa erabaki zuen: Ellisi mozorro bat eman zion eta bultzaka jaurti zuen benetako Elvis galdu izanagatik negarrez ari zen zale minduen artera. Hortik aurrera, dena adoretsua da: anonimotasuna, arrakasta, sexu balentriak, kontraesanak, kontratu lapurretak eta mozorroak gorrotatzen zituen gizona. Eta hemen argitzea bidezkoa ez den beste gauza izugarri batzuk.

Maiatzak 6, 19:00

MUTAFUKAZ,
Shojiro Nishimi, Guillaume Run Renard

2017, Frantzia – Japonia, 90′ (16 urtetik gorakoentzat gomendatua)

Zuzendaria: Shojiro Nishimi, Guillaume Run Renard | Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa | Gaia: Mutafukaz komikian oinarritutako animaziozko filma

Sinopsia: Ezagutzen genuen komikia. Frantsesa da, west coast eragin zoragarriarekin Guillaume Renard goitizenez Runek sortua. Ezagutzen genituen bere izakiak, Angelino, Vinz, Willy. Zapaldu izan genituen lehendik ere Dark Meat City bere hiriko kaleak –hiri kirasduna baina itzela–. Oso gogoko genuen bere scooterra, bere garezurra sutan, bere bizi-larritasuna, espero ez zuen bere halabehar mesianikoa. Norbaitek filma egitea, hori besterik ez zen falta. Eta Run bera izan da, eta Ankama argitaletxea, Shojiro Nishimiren –Batman: Gotham Knight (2008) zuzendu zuen jada– eta STUDIO 4ºC ekoiztetxearen konplizitatearen bila irten eta aurkitu zutenak. Hauxe da emaitza: nahasketa zoragarria, hip hop, usteldura, naturaz gaindiko zientzia fikzioa, beldurra, borroka librea, tristura existentziala eta Toxic Avenger DJaren elektronika.

Ekainak 3, 19:00

SAD VACATION,
Danny Garcia

2016, Espainia, 95′

Zuzendaria: Danny Garcia | Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa | Temática: Sid Vicious eta Nancy Spungen bikotearen amaiera tragikoari buruzko dokumentala

Sinopsia: Zer gertatu zen 1978ko urriko 12an Chelsea Hotelean? Benetan izan al zen Sid Vicious Nancy Spungenen heriotza eragin zuen labankadaren egilea? Sad Vacation dokumentalean aurkituko dituzun galdera batzuk dituzu horiek, baita erantzunak ere, Punk Rock generoan izandako bikote doilorrenari buruzko dokumental bikaina baita. Haien arteko harremanen nondik norakoak azaltzen dituzte, eta azken puntua eta amaiera ematen diote, Huey Morgan (Fun Loving Criminals), Bob Gruen, Howie Pyro (D-Generation, Danzig), Roadent (Sex Pistols roadie eta konfiantzazko laguna) eta Sylvain Sylvain (New York Dolls) artistek.
Dock Of The Bay 2017 Dokumental Onena

Uztailak 1, 19:00

MATANGI / MAYA / M.I.A.,
Steve Loveridge

2018, Erresuma Batua – AEB, 96′ (12 urtetik gorakoentzat gomendatua)

Zuzendaria: Steve Loveridge | Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa | Gaia: Dokumental musikala

Sinopsia: Bi hamarkadatan bildutako etxeko bideoek agerian uzten digute M.I.A.ren bizitza, aurrena Londresen errefuxiatu bat zenean, Sri Lankako gerratik ihesi, eta hurrena, jarrera politikorik onartzen ez duen negozio bateko izar bihurtu zenean. Zinemagilea bokazioz, M.I.A. duela hogeita bi urte hasi zen bere bizitza eta bere ingurukoena grabatzen Londresko hegoaldean; bere familia, jatorriz tamila, bertan errefuxiatu zen gerratik ihesi. Bideoan biltzen aritu izan zen materiala itzela da eta aukera ematen du gazte immigrante zeneko bere bizialdia berreraikitzeko, Londresko arraza-mosaikoan musika iparrorraztzat hartuta bere burua kokatzeko. Ondoren etorriko zen guztia: hip-hopa eta musika urbanoa ezagutu zituen, dokumentalista gisa aritu zen lankidetzan Elastica-rekin (oso bestelako estratu sozialak barnean zituena), eta berea izango zen soinua eta historia bilatzeari ekin zion obsesiboki: Sri Lankara egindako bidaia, bere aitaren bisita (lider gerrillari tamila), bat batean izar bihurtzea, eta estatus hori baliatzeko hartu zuen erabakia, hau da, genozidio bat salatzea, ez Europak ez Estatu Batuek ezta entretenimenduaren industrian agintzen dutenek entzutea nahi zuten genozidio.

Abuztuak 5, 19:00

NIRE AHIZPA PERFEKTUA,
Sanna Lenken

2015, Alemania, 95′ (7 urtetik gorakoentzat gomendatua)

Jatorrizko izenburua: Min Lilla Syster | Zuzendaria: Sanna Lenken | Aktoreak: Annika Hallin, Henrik Norlén, Maxim Mehmet, Amy Diamond, Hugo Wijk, Rebecka Josephson, Emelie Strömberg, Amy Deasismont, Karin de Frumerie, Bahador Foladi, Åsa Janson, Ellen Lindbom | Jatorrizko hizkuntza: Suediera eta ingelesa | Gaia: Elikadura arazoak nerabezaroan

Sinopsia: Stella (Rebecka Josephson) nerabezaroko mundu liluragarrian sartzen denean, bere ahizpa eta eredu zaion Katja-k (Amy Deasismont) elikadura arazoak ezkutatzen dituela ohartzen da. Pixkanaka gaixotasunak familia bitan banatzen du. Jelosia, amodio eta traizioaz diharduen istorio bat, adeitasun, sakontasun eta umorez hamaika urteko neskato baten ikuspuntutik kontatua.

Irailak 2, 19:00

NESKA BANDA,
Céline SciammA

2014, Frantzia, 112′ (12 urtetik gorakoentzat gomendatua)

Jatorrizko izenburua: Bande de filles | Zuzendaria: Céline Sciamma | Aktoreak: Karidja Touré, Assa Sylla, Lindsay Karamoh, Marietou Touré, Idrissa Diabate, Simina Soumare, Cyril Mendy, Djibril Gueye | Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa | Gaia: Parisko auzo pobreetan gaztea, emakumea eta beltza izatearen patua

Sinopsia: Marieme familia-inguruneak, kale itsu batera daraman eskola-ibilbideak eta auzoko mutilen legeak zapalduta bizi da, baina hiru neska askatasunzale ezagutzean, bizimodu berri bat hasiko du. Izena eta janzkera aldatu eta ikastetxea utziko du bandan onar dezaten, askatasunerako bidea izango den itxaropenarekin.

Urriak 7, 19:00

TOMBOY,
Céline Sciamma

2011, Frantzia, 84′

Zuzendaria: Céline Sciamma | Gidoia: Céline Sciamma | Aktoreak: Cheyenne Lainé, Jeanne Disson, Malonn Lévana, Mathieu Demy, Noah Véro, Ryan Boubekri, Sophie Cattani, Yohan Véro, Zoé Heran | Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa | Gaia: Sexua aukeratzeko eskubidea

Sinopsia: Laure, 10 urteko neskatila, beste auzo batera joango da bizitzera gurasoekin eta ahizpa txikiarekin batera. Auzoan lagun berriak egingo ditu eta joko eta barre algaraz igaroko du uda. Laurek, hala ere, sekretu bat du: bere burua Mickäel mutiltzat aurkezten du. Lisa, taldeko neska bat, harekin maiteminduko da Mickäel dela pentsatuz, eta horrek egoera korapilatsuak eragingo ditu.

Azaroak 4, 19:00

KEEPER,
Guillaume Senez

2015, Belgika, Frantzia eta Suitza, 95′ (7 urtetik gorakoentzat gomendatua)

Zuzendaria: Guillaume Senez | Aktoreak: Kacey Mottet Klein, Galatea Bellugi, Catherine Salée, Laetitia Dosch, Sam Louwyck | Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa | Gaia: Haurdunaldiak nerabezaroan

Sinopsia: Maxime eta Mélaniek 15 urte dituzte eta elkar maite dute. Elkarrekin, maitasun eta trakestasunez, sexualitatea esploratzen dute. Egun batean, Mélanie haurdun dagoela konturatzen da. Hasiera batean Maximek ez du berria onartzen baina pixkanaka pixkanaka, aita bilakatzearen ideiak erakarrita, Mélanie konbentzituko du, nola edo hala, haurra izan dezan.

Abenduak 2, 19:00

GOSETIAK,
Robin Aubert

2017, Kanada, 96′ (16 urtetik gorakoentzat gomendatua)

Jatorrizko izenburua: Les Affamés | Zuzendaria: Robin Aubert | Aktoreak: Marc-André Grondin, Monia Chokri, Charlotte St-Martin, Micheline Lanctôt, Marie-Ginette Guay, Brigitte Poupart, Édouard Tremblay-Grenier, Luc Proulx, Didier Lucien, Robert Brouillette, Martin Héroux, Patrick Hivon | Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa | Gaia: Beldurrezko filma

Sinopsia: Kanadako zine frankofonoko enfant terrible eta gazte mimatuetako batek hirugarren arrisku-salto bat eman du beldurrezko generoan zonbiak azpigeneroan apokalipsi kanibal azpi-azpigeneroan eta han, Quebeceko ingurune landatar eta basotsuetan zehar filmatu du pelikula hau, ondo zehaztutako pertsonaiekin (inoiz sendatuko ez zaion zauria daraman hipsterra, gurasoak hil berri dituen baserritarra, ustezko heroia), berezkoak dituen obsesioetako batzuekin kargatu eta birkargatu dituenekin. Gomendioak, bai bizirik irteten direnentzat bai ikusleentzat, sinpleak dira: “Ez egin zaratarik, ez utzi sekula zure arma eta batez ere, irten korrika!”. Arau horiei bete-betean jarraitzen badiezu oso film eklektiko batekin gozatuko duzu, hain eklektiko ezen Bresson, Romero eta Monty Python etorriko zaizkizun gogora.