2021eko urriaren 27an, asteazkena, 11:00etatik 13:00etara BilbaoArteko Art House Zinema aretoan masterclass bat izango da Loránd János zine zuzendariaren eskutik, «Miniguía para el inquieto que llevas dentro» titulupean.

Inskripzioak Zinetikaren webgunean.

Zer da dantza-zinema? Merezi al du dantza-zinema egiteak?

Dantzak pantailan erakusten duen mundu liluragarriaren sekretuak azalduko ditugu, ideia sortzen denetik banaketaraino, baina edozein kultura-sektoreri aplika dakizkiokeen antolaketa-, sorkuntza-, marketin- eta publizitate-tresnak erabilita, maila pertsonalean zein profesionalean edozein pertsonarentzat baliagarriak. Ausartu zaitez barruan duzun ipurterre hori ateratzen, eta mugitu mundua!

Loránd János. Choreoscope Barcelona Dance Film Festivaleko zuzendaria eta Moovy TanzfilmFestival Köln-eko zuzendari artistikoa. Zinedantzako eta Brandingeko eskolak ematen ditu artistentzat, eta kasu-azterketak egiten ditu IABn (Institute of Arts Barcelona) eta UPF Barcelona School of Management-en. Transilvanian jaioa, zinema zuzendaritza ikasi zuen Bukaresteko Zinema Akademian, baita Photo-Video art ere hiri bereko Arte Ederren Akademian. 2001etik Bartzelonan bizi da eta bertan Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi ditu. Halaber, dantzari buruzko hainbat film labur zuzendu ditu. Begoña Olabarria Smithekin batera “Danza a 24 fotograma por segundo. Reflejo y precursor de cambios sociales (segundoko 24 fotogramako dantza. Gizarte-aldaketen isla eta aitzindaria)” ikerketa-lana argitaratu zuen.