2018ko ekainaren 15ean, 19:45ean, Ainara LeGardon-en soinudun performancea eskainiko du BilbaoArtek, BLV-Art dela eta.

Ikuskizuna doako sarrera izango du, edukiera mugatuarekin.

Performance soinuduna non Ainara LeGardon-ek esku hartzen dituen espazioekin, haien historiarekin eta baldintza akustikoekin elkarreraginean aritzen den. Lan horri inprobisazio libretik ekiten dio, bere ahotsaren eta mugimenduaren baliabideak erabilita, espazioek eskaintzen dizkioten aukerekin eta instrumentuen testurekin, mikrofonoekin, zinta analogikoaren oihartzunarekin eta cassetteko grabagailu batekin uztartuz. Elementu horiek sortzen dituzten sonoritate eta akopleekin, behin eta berriro berrelikatuta, artistak elkarrizketa bati ematen dio bidea denbora errealean, organikoa eta aldakorra dena.

Lehen aldiz sartu ditu performance honetan gaztelaniazko testuak, Xabier Erkiziak ekoitzitako disko berriaren berrirakurketa eginez. Horrela, bada, proposamen honetan poesia, esperimentazio soinuduna eta rocka kabitzen dira. Ainarak muturreraino bihurritu dezakeen nahasketa.

 

 

Ainara LeGardon (Bilbao, 1976) Performerra, gitarrista, abeslaria eta konpositorea da eta 25 urte baino gehiago daramatza musika egiten. Bakarka atera dituen sei diskoek prentsa espezializatuaren gorespenak jaso dituzte eta erreferentetzat jotzen dira estatuko eszena independentean. Urteotan Europa osoan eta Estatu Batuetan egin ditu birak. Rockaren arlotik aparte, Ainara LeGardonek lan oparoa egiten du performancearen, musika esperimentalaren eta inprobisazioaren arloetan, bakarka edo taldeetan (Archipiel, colectivo maDam, etab.).

Inprobisatzaile modura zenbait orkestratan aritu da zuzendari ugarirekin (Fred Frith, Josep María Balanyà, Agustí Fernández, Chefa Alonso, Markus Breuss, Maggie Nicols eta Terry Day), eta Radu Malfatti eta Michael Pisaro bezalako maisuen lanak interpretatu ditu.

2015ean egonaldi artistiko bat egin zuen 2016ko Europako Kultur Hiriburu bien artean (Wroclaw, Polonia, eta Donostia) eta “El deseo como cemento” egin zuen, performance soinuduna non hiriak soinuaren bitartez lotzen baititu. Era berean, 2016an instalazio bat egiteko aukeratu zuten Jaime de los Ríos media-artistarekin batera Donostiako Cementos Rezola Museoan.

“Do it yourself” filosofiaren aktibista da eta tailerrak eta hitzaldiak ematen ditu autogestio kulturalaren inguruan, ikuspegi artistikotik.

2017ko udagoienean disko berria aurkeztu zuen, izenburu homonimoarekin. Grabazioko estudioan bertan, zenbait hilabetez, Xabier Erkizia musikari eta ekoizlearekin batera garatutako konposizio- eta produkzio-prozesuaren emaitza da. Bien arteko elkarlanari esker, Ainarak esploratzen dituen musikaren ikuspegien bateratzea adierazi ahal izan dute, rock gordinenetik inprobisazio eta soinuaren esperimentaziora.