2019ko otsailaren 13an «I am a machine» liburua aurkeztuko du Ana Román artistak BilbaoArten, egileak berak 2018an editatu eta argitaratu zuena Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Ediziorako Laguntza baten babesari esker. Artistaren azken lau bakarkako erakusketen lanak (I am a machine, Solid Light, Little Box eta Iron flowers) batzen dituen material grafikoz betetako liburu bat da. Argitalpena Adelina Moya, Itxaso Mendiluze eta Edu Lópezen testuekin osatzen da.

Aurkezpenaren barruan Martín Lópezen «Rendezvous with the machine» dokumentala proiektatuko da, 15 minutukoa, liburuaren garapen-prozesuan zehar egindakoa.

Egileaz gain, Martín López (liburuaren elaborazioa batzen duen dokumentalaren egilea) eta Edu López (material grafikoa laguntzen duen testuen parte baten idazlea) izango ditugu aurkezpen honetan.

Jarduera 19:00etan hasiko da, BilbaoArteko Art House Zineman, doako sarrerarekin.

«Rendezvous with the machine», Martín López