2018ko urriaren 22an, astelehena, «MUELLE 30 URTE» liburuaren aurkezpena izango dugu BilbaoArteko Kristalezko Patioan. Ekitaldia 17:30ean hasiko da, ZINEBI-BADen proiekzioak baino lehen, eta hiru aurkezpenez osatuta egongo da, Carla Fernández, Saioa Olmo, Feli Estévez, Olatz de Andrés eta Matxalen de Pedro artisten eskuz.

Doako sarrera aretoa bete arte.

Liburu honen aurkezpenak Muelle 3 espazioaren memoria gomutatzeko modu berri baten inaugurazioa izan nahi du; izan ere, espazio horretan dantza, prestakuntza, ikerketa eta arte eszenikoen sorkuntza landu ziren 32 urtez. Ukitzeko moduko memoria, memoria bisuala liburuaren orrietan barna aurkituko duguna, aktibatzeko gorputzaren premia duen memoria; espazio horren barruan esperimentatu eta ikusi ziren proposamen eszeniko guztien bidez eta argazkien eta testuen bidez irudimena hegan jartzen digun bidaia. Liburu-dendako erakusleihoa lurrundu egingo da beharbada, Muelle3 espazioko leihoak klaseetan, entseguetan edo ekitaldietan lurruntzen ziren modura.

1984 eta 2018 urteen artean, Muelle3 aldatuz eta eraldatuz joan da, hura gestionatu duten pertsonen eta taldeen antzera (proiektuak propioak, bitxiak eta askotarikoak izan ziren), betiere hari ikustezin batek josita: espazio erabilgarri eta irekia izatea mugitzen ari ziren gorputzentzat, esperimentazio eta prestakuntza pertsonalerako leku babestua izatea eta dantzaren eta arte eszenikoen sorkuntza artistikorako espazioa izatea lekua egiten ari ziren bertoko pertsona eta konpainientzat.

Kontzeptua: Matxalen de Pedro

Ekoizpena: Olatz de Andrés, Igor de Quadra, Matxalen de Pedro

Bideo-instalazioa: Carla Fernández

Soinu-aurkezpena: Saioa Olmo

Liburu batekin lotzeko proposamena: Feli Estévez

Eskaintza fantasmak: Olatz de Andrés, Matxalen de Pedro