Irailak 30ean ostirala 19:00retan EGIAR Aldizkaria talde editorialaren aurkezpena izango dugu, David Pavo, Iker Pérez Goiri, Urtzi Canto eta Beñat Krolemek osatuta.

 

Portada Revista EGIAR Adizkaria 0

Jorge Oteizaren Quosque tandem…! liburutik ateratako EGIAR terminoak materia donesten eta bizitzaz dohaintzen duen gertaera estetiko baten berri ematen du, gainerako hizkuntzetan baliokiderik gabekoa eta euskararen funtsezko bi erro semantikoen elkartzetik eratortzen dena: EGI– (EGO errotik: eguzki, Jainko, Hegoalde, hegoa-hegala; GO sustraiduna:  goi, garai) eta –ARR (tarte-zulo, huts, zeruko ahurtasuna, harrihitzaren sorburu, eta zehazki, bertan egindako zulogunea). Harrian gauzatzen den Egia. Eliza eta parlamentu primitiboak.

EGI haraindiko gertaera baten adierazlea da, goreneko gertakariarena (GO), Jainkoa edo Egia. ARRgertaera argitzen (ARR-gitu) duen materiaren adierazle, harria. Hauek dira aldizkari honen zutabeak (mugARRiak, zedARRiak, metARRiak eta pilAReak), berorren oinARRiak eta euskARRiak, Hegoaldeko argirantz (ARRgi, Eguzki), hegaldian, gidatuko gaituztenak, hARagitutako Jainkoa (ARR-EGIztatuta?).

EGIAR-rek paperezko errekaren uharri-hitz izan gura du, ebaketa zuhurraz materia eragingo duena, egiak uretatik burua atera dezan, arnasketa ahalbidetuz, artearen esparrutik bizitzaraiko: gorantz pisua daukan letra izan nahi du.

 

 

Web orrialdea: egiar.org

Facebook-a: www.facebook.com/egiaraldizkaria