2019ko abenduaren 9tik 13ra, 17:30 – 19:30 ordutegian, ATEAK ZABALIK 2019 erakusketan artista parte-hartzaileak garatutako lanei buruzko aurkezpenak egingo dituzte.

Asteazkena, osteguna eta ostiralaren topaketen ostean, 19:30ak aldera, jarduera musikal eta performatiboak ospatuko dira. Ostiralean, abenduak 13, ospakizun batekin itxiko dira jardunaldiak zeinean 2020an bakarkako erakusketak izateko aukeratutako artistak jakitera emango diren.

Sarrera dohainik.

GEHIGARRIZKO JARDUERAK (ASTEAZKEN, OSTEGUN ETA OSTIRALEAN, TOPAKETEN OSTEAN)

Abenduak 11

Ekintza performatiboa

Gerónimo Manzuetak (Kolaborazio Beka BilbaoArte 2019) zuzenean egingo du ekintza bat

Abenduak 12

KONTZERTUA

Los Picoletos-ek (Estudio Beca BilbaoArte 2019) Izerditan Blai punk taldea ekarriko dute (argazkian).

Abenduak 13

Ekintza performatiboa

Saioa Olmok (Beca de Estudio BilbaoArte 2019) bere aurkezpena performatuko du, topaketei amaiera emanez.