2020ko azaroaren 24an, 19:00etan, Arena Comunicación Audiovisualen “Muros” dokumentala proiektatuko da Art House Zinema aretoan. Pablo Iraburuk eta Migueltxo Molinak zuzendutako filma da eta Itziar Garciak ekoitzi du, Espainian, Marokon, Estatu Batuetan, Mexikon, Hegoafrikan, Zimbabwen eta Palestinan. OEE-Ongi Etorri Errefuxiatuak-en lankidetzarekin.

Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik erreserbatuta, telefono bidez (Tel.: 94 415 50 97), proiekzioaren egun berean, 9: 00etatik aurrera eta saioa hasi baino ordubete lehenago arte. Pertsona bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie. Nahitaezko maskara erabiltzea.

Azaroak 24, 19:00

«Muros», Pablo Iraburu & Migueltxo Molina

Iraupena: 80′
Urtea: 2015
Zuzendaritza: Pablo Iraburu y Migueltxo Molina
Jatorrizko ideia eta gidoia: Pablo Iraburu
Argazkigintza: Pablo Iraburu
Musika: Mikel Salas

Sinopsia

Berlingo Harresia erori zenean, banaketa-harresien ideia iraganaren zati gisa artxibatu genuen. Errealitatea guztiz kontrakoa da. Inoiz ez da hainbeste horma eraiki. Milaka kilometro hesi, burdin hesi, alanbre-hesi eta harresi daude planetako alde urrunenetan. Film honek horma oso ezberdinetako bi aldeetan bizi diren pertsonen benetako istorioak kontatzen ditu. Kontakizun hurbil eta biziak dira, eta erakusten digute bi aldeetan itxaropen, beldur, pentsamendu eta emozio berberak partekatzen ditugula, bizirauteko gogo bera.