2021eko martxoaren 2tik 11ra, BilbaoArteko Art House Zinemak hainbat proiekzio hartuko ditu Zinegoak 2021 Jaialdiaren barruan. Martxoaren 2an eta 4an Brasil Zeharkako Zikloaren bi film proiektatuko dira, eta 9an, 10ean eta 11n, berriz, Sébastien Lifshitz zuzendariari eskainiko zaizkio, edizio honetako Ohorezko Saria merezi izan duena.

Sarrera librea izango da, aldez aurretik erreserbatuta. Telefono bidez egingo da (Tel.: 94 415 50 97) proiekzioaren data berean, 9:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie. Nahitaezko maskara erabiltzea.

Asteartea 03/02 – 17.40
Zeharkako Brasil Zikloa

INDIANA

Zuzendaritza: Aude Chevalier-Beaumel, Marcelo Barbosa | Brasil | 2019 | 84’ | Dok | J.B Brasilgo portugesez, azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz  

Iraultzaileetan iraultzaileena, Indianarak eta haren taldeak Brasilgo transgeneroak defendatzeko eta haien iraupenaren aldeko borrokan dihardute. Indianarak indarrak batu ditu bere alderdi politikoaren erasoen eta etortzekoa den mehatxu totalitarioaren aurkako azken borrokari ekiteko.

 

Osteguna 03/04 – 17.40
Zeharkako Brasil Zikloa

BIXA TRAVESTY

Zuzendaritza: Claudia Priscila, Kiko Goifman | Brasil | 2019 | 75’ | Dok | J.B. Brasilgo portugesez, azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz  

Linn da Quebrada brasildar abeslari transexualaren bizitzari buruzko dokumentala. São Pauloko eskualde oso txiro batekoa da, eta aurreritzi askori aurre egin beharko die; besteak beste, beltza izateagatik. Haren funk musikak matxismoaren aurkako «pistola» baten soinua du. Agertoki gainean sendo eta ausart, etengabe bilatzen du paradigmak eta estereotipoak eztabaidatzea eta borrokatzea.

 

Asteartea 03/09 – 17.40
Sebastián
Sébastien Lifshitz Zikloa

BAMBI

Frantzia | 2013 | 60’ | Dok | J.B. frantsesez eta arabieraz, azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz

Bambik etengabe moldatu behar izan du bere burua: haurtzaroa Aljerian pasa zuen, garai bat Pariseko kabaretetan igaro zuen, eta 25 urtez frantses irakaslea izan zen hezkuntza publikoan. Erabakiz jositako bizitza inspiratzaile hori super 8an filmatu eta 30 urtez gorde zuen Bambik, argazki pertsonalez eta egungo irudiez beteta.

Asteazkena 03/10 – 17.40
Sebastián
Sébastien Lifshitz Zikloa

WILD SIDE

Frantzia | 2004 | 93’ | Fik | J.B. frantsesez, azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz

Sylvie emakume transak sexu-lanaren bitartez irabazten du bere eguneroko ogia. Haren bizitzak baditu zenbait zoriontasun-printza, baina iluntasuna, ezinegona eta tristura sakona dira nagusi. Sylviek bi gizon maite ditu. Batetik, Djamel, 30 urteko iparrafrikar bat, sexu-lanean aritzen dena gizon eta emakumeekin autobus-geltoki bateko komunetan, eta behinola baztertu zuen familia ahaztu ezin duena. Bestetik, Mikhail, errusiar migratzaile bat egoitza-baimena baduena eta gerraren ondorioengatik suntsituta bizi dena Txetxeniako gerratik desertatu zuenetik.

Jueves 03/11 – 17.40
Sebastián
Sébastien Lifshitz Zikloa

LES VIES DE THÉRÈSE

Frantzia | 2016 | 55’ | Dok | J.B. frantsesez azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz

Thérèse Clerc Frantziako aktibista feminista entzutetsuenetako bat izan zen. Abortuaren, genero-berdintasunaren edo LGTBI+ komunitatearen eskubideen aldeko borroketan parte hartu zuen. Bere gaixotasun terminalaren ondorioz, bazekien ez zela askoz gehiago biziko, eta orduan erabaki zuen bere bizitzaren, borroken eta maitasunen gainbegirada samur eta dotore bat egitea, bere familia biologiko eta afektiboarekin batera.