2019ko ekainaren 27 eta 28an “Ate Erdi-irekiak” jardunaldia ospatuko da BilbaoArten. Ekitaldi hau lehenengo seihilabetearen agurra eta amaiera suposatzen du ekainean bere egoitza amaitzen duten artistentzat. Horretarako, artisten estudioak irekiko dira ostegun eta ostiral arratsaldeetan, 17:30etik 20:30era.

Ekainaren 27an, 18:00etan, zentroaren estudioetatik egingo da ibilbide inaugural bat, 60-90 minutuko luzeerarekin, zeinean artistek aurkezpen laburrak egingo dituzte. Ibilaldia hasteko topaketa lekua BilbaoArteko idazkaritzan izango da. Ibilbidea amaitzean ospakizun ireki bat izango dugu Kristalezko Patioan.

Ekainaren 28an, estudioak irekiko ditugu berriro, 17:30etatik 20:30etara, doako sarrerarekin.