2018ko Irailaren 11tik 14ra bitartean BilbaoArten “Bergmani amaiera ematen” mintegia gauzatuko da, «Bikote baten sekretuak» telesailarekin eta Bergmani buruzko bi mintzaldiekin Antonio Santamarina eta Santos Zunzunegiren eskutik, suediar zuzendariaren mendeurrena ospatzeko omenezko zikloari amaiera emanez.

MINTEGIA: «BERGMANI AMAIERA EMATEN»

19 aste igaro ostean, Ingmar Bergmanen ondare zinematografikoa piezaz pieza berrikusten, BilbaoArte fundazioak ziklo honi seminario paregabe batekin emango dio amaiera, zein irailaren 10tik 14ra bitarteko astean burutuko den.  

Irailaren 10ean, astelehena, programaturiko azken filma, Fanny eta Alexander, proiektatuko da. Modu honetara, martitzenetik aurrera, Bikote baten sekretuak bertsio luzea eta bi konferentzia, analisi filmikoan eta teoria zinematografikoan espezializatuak diren Antonio Santamarina eta Santos Zunzuneguiren eskutik, topaketa gauzatu ahal izango da.

Bikote baten sekretuak telesailak, 287 minutu dituena, elkarren segidako bi egunetan proiektatuko da. Irailak 11 asteartea eta irailak 12 asteazkena, egun bakoitzeko hiru kapitulurekin. Proiekzioak 18:00etan hasiko dira.

Irailak 13 osteguna eta 14 ostiralean, Antonio Santamariak eta Santos Zunzuneguik disertazio bana eskainiko dute, XX. mendeko narratiba sortzaile handienetako baten ondarea sakonki aztertzeko.

Lagunentzako edukiera limitazioa dela medio, seminario honetako lau jardunaldietan parte hartzeko, aldez aurretiko inskripzioa beharrezkoa izanen da.

Inskripzio matrikularen ordainketak lau jardunaldietan parte hartzeko eskubidea ematen du, kurtsorako prestatuko den dibulgaziozko materiala jasotzeko eskubideaz batera. Prezioa 10 eurokoa izanen da, BilbaoArteko harrera-lekuan ordaindu beharko direnak (artistak eta BilbaoArteko erabiltzaaile, ikasle eta akreditazioa erakusten duten langabeentzako 5 euro).

Eskaerak inskripzio ordenaren arabera aintzat hartuko dira, aretoaren edukiera bete arte.

Inskripzio orria jaitsi

Irailak 11 eta 12, 18:00etan:

«Bikote baten sekretuak»
Ingmar Bergman

Telesailaren sei kapituluen proiekzioa
(hiru kapitulu egunean)

Suezia, 1973 urtea. Kolorean, 287 minutu.

Jatorrizko titulua: Scener ur ett äktenskap
Zuzendaria: Ingmar Bergman
Gidoia: Ingmar Bergman
Protagonistak:  Liv Ullmann, Erland Josephson, Bibi Andersson, Jan Malmsjö, Anita Wall

Sinopsia

Johan eta Marianne bikote zoriontsu bat osatzen dute, burgesiaren babes eta erosotasunean bizi dena. Johan unibertsitate laborategi batean lan egiten du zientzialari moduan, Marianne berriz, familia gaietan espezializatutako abokatua da. Hamar urte daramatzate ezkonduta eta bi alaba dituzte. Perfektua dirudien bizitza hau bertan behera geldituko da Johanek bere emazteari emakume gazteago batekin maitemindu egin dela eta etxetik alde egingo duela aitortzen dionean.

Ingmar Bergmanen maisulan honek, berez telesaila izan zena, bertsio zinematografikoa ere izan zuen eta Ingelesa Ez den Hizkuntza batean Egindako Film Onenaren Golden Globe saria irabazi zuen. Pelikulak gogoeta sakona egiten du bikote krisiei buruz eta inflexio-puntu bat suposatu zuen zuzendariaren karreran. Interpretatzaile nagusiak Ingamar Bergamanen bi ohiko aktore dira, Liv Ullman, bere musa, birritan Oscar sarietan hautagai izandakoa (“Persona” filmeagatik ezaguna) eta Erland Josephson (“Fanny y Alexander” filmeagatik ezaguna). Lan paregabe honen sei kapituluak osotara proiektatuak izango dira.

Irailak 13, 18.00etan

«Bergman, pausoz pauso» Antonio Santamarinaren eskutik

Madrilen jaioa 1953 urtean, Espainiar Filmoteka Doré zinemaren kudeatzailea izateaz gain, zinema kritikaria eta historialaria da ere. 1992 urtean,  Diario 16 egunkariaren zinema liburuei buruzko kritika eranskinaren titularra izateari ekin zion eta bertan jarraitu zuen egunkariak itxi zuen arte. Horrekin batera, kolaboratzailea izan da hainbat argitalpenetan, Viridiana, Cuadernos de la Academia, Cinemanía edo Dirigido por besteak beste. Erredakzio kontseiluaren kide da Nosferatu eta Cahiers du Cinema aldizkarietan, SGAE-ren Zinema Hiztegiaren Aholku batzordeko partaide da eta kolaboratzailea da ere Espainiar Zinema Akademiaren Zinema Hiztegieren erredakzioan.

Hainbat talde-liburu eta obra idatzi egin ditu: La mirada oblicua. El cine de Robert Aldrich (1996), Richard Fleischer. Entre el cielo y el infierno (1997), La mitad del cielo. Directoras españolas de los años noventa (1998), El cine fantástico y de terror de la Universal (1999), Emociones de contrabando. El cine de Aki Kaurismäki (1999), la imprenta dinámica. La literatura española en el cine español (2002), Enrique Urbizu. La imagen esencial (Jesús Angulo eta Carlos F.Herederorekin , 2003), El camino del cine europeo I y II (2004 y 2006), Breve historia del cortometraje vasco (Jesús Angulo eta José Luis Rebordinos-rekin , 2006an), Arrebato… 25 años después (2006), Shinya Tsukamoto, poeta y guerrillero del cinematógrafo (2007), Calle Mayor… 50 años después (2007).

Ondorengo liburuen autorea da ere: Eric Rohmer (1991), El cine negro. Maduración y crisis de la escritura clásica (1996) y Semillas de futuro. Cine español 1990-2001 (2002), hirurak Carlos F. Heredero-ren kolaborazioarekin egindakoak, eta París, Texas, de Wim Wenders José Antonio Hurtadorekin (prentsan)

Egunkari batzuen edizioa ere zuzendu egin du, besteak beste: Diarios de Yasujiro Ozu (Núria Pujolekin), Filmoteca española. Cincuenta años de historia (1953-2003) liburua kordinatu egin du eta bakarka El cine negro en cien peliculas (1996) eta Laura, de Otto Preminger (2001) liburuak idatzi ditu.

Ikastaroak ere eman ditu unibertsitate eta instituzio ezberdinetan (Zinema eta estetika katedra Valladolideko unibertsitatean, ziklo ezberdinak Murtziako eta Gironako unibertsitateetan, Castelloneko Jaume I unibertsitatean, Salamankako unibertsitatean, Carlos III.ean, Generalitat Valencianako Filmotekan, Donostia Kulturan eta Nafarroako jaialdietan). Carlos F. Herederorekin batera  La imprenta dinámica: literatura y cine español en el cambio de siglo Ikastaroa elkarzuzendu du, Santanderreko Mendez y Pelayo unibertsitatean (2005).

Honekin guztiarekin batera, Alcalá de Henares festibalean eta  Donostiako, Nanteseko eta Sitgeseko Zinema fantastikoko eta beldurrezko zinemako aste internazionaletan epaimahi izan da.

Irailak 14, 18.00etan

«Bergman eta melankolia» Santos Zunzuneguiren eskutik

Katedradun emeritua Ikus- Entzunezko komunikazioan eta publizitatean (Euskal Herriko Unibertsitatea). Semiologoa, analista eta historiagile zinematografikoa da. Irakasle gonbidatu legez jardun du Europa, AEB eta Hego Amerikako  hainbat unibertsitatetan.

Bere liburu garrantzitsuenetarikoen artean: Mirar la imagen (1984); El cine el País Vasco (1985); Pensar la imagen (1989); La mirada cercana. Microanálisis fílmico (1996; nueva edición revisada y ampliada 2016), Robert Bresson (2001); Metamorfosis de la mirada. Museo y semiótica (2003; versión italiana Metamorfosi dello sguardo, 2011); Orson Welles (2005); Las cosas de la vida. Lecciones de semiótica estructural (2005); La mirada plural (2008), “Francisco Ayala”  Nazioarteko saiakera saria irabazi zuen azken honekin, eta 2015ean italieraz publikatu zen, Lo Sguardo plurale izenburupean.

2013an Lo viejo y lo nuevo  (Cátedra) publikatu zuen, non  bost urteren buruan Caimanen egindako lana biltzen duen.  Cuadernos de Cine bere Argitaletxe kontseiluaren parte da. 2014eko azaroan Groupe de Recherche et Investigation d l´image dans le Monde Hispanique (GRIMH) saria jaso zuen, Frantziako hispanista eta irudiaren inguruko adituen eskuetatik.

Melankonia seinuaren pean. Zinema, desilusioa eta samindura (2017) da publikatu duen azkenengo liburua. 2018an berrikusitako edizio bat burutuko da, Historias de España lana profitatuz luzatua. De qué hablamos cuando hablamos de cine español, 2002an publikaturikoa. Egun, Imanol Zumalderekin ari da elkarlanean, dokumental nozioa eta honen adar filmikoei buruzko saiakera batean.