2018ko uztailaren 9tik 13ra transgenerotasunaren ikuspuntutik landuko den dramaturgia tailerra ekarriko du BilbaoEszenak BilbaoArtera. Irakaslea María Velasco izango da, «Transgenerikotasunaren dramaturgiak» titulupean.

Tailerraren helburua, dramaturgiara transgenerotasunaren ikuspuntutik hurbiltzea da. Hori dela eta, sortzaile sentituz, imajinarioen gentrifikazioa saihestu nahi duten pertsona guztiei egongo da zuzenduta.


Dramaturgia tailerra:
«Transgenerikotasunaren dramaturgiak» María Velasco-rekin


TAILERRA

Juan Goytisolok esan zuen XX. mendeko lanik garrantzitsuenak “aldi berean poesia, kritika, narratiba, antzerkia eta abarrak” direla. Beste alde batetik, bere hizkera sexualitatea eta idazmena bat-batean uztartuz eraiki zuela onartu zuen: “desioaren adiearzpen gogor eta borrokalarian korapilatutako eta dekantatutako hizkera berria” (En los reinos de Taifa). Bera, bere erara, generoaren mugak (literaturaren – eta artearen – eta sexualitatearen atal estankoak) bortxatuz bere poetika arakatu zuten sortzaile talde batekin egiten zuen bat.

Tailer (teoriko-praktiko) honetan, transgenerotasunaren ikuspegitik begiratuko diogu dramaturgiari. Sortzaile sentituz, imaginarioen gentrifikazioa ekidin nahi dutenei dago zuzenduta. Horrexegatik, zuzendari, aktore eta eszenografoentzat dago zabalik, helburuetako bat kutsadura baita (XX. mendean aurrera, eszenan batera daudelako hitzaldia eta dantza, errezitaldia eta rocka, eta komikia eta opera).

Mihimen teoriko eta erreferentzia batzuetatik abiatuta (Jean Genet antzerkigiletik Paul B. Preciado aktibistaraino, King Kong Teoriatik igarota), parte-hartzaile bakoitzak ikerketa artistiko bat hastea proposatzen da, istorio multiforme bat?, forma eta edukia kutsatzen duena (literalki “bitxia” ala “ezohikoa”), bilakaerak eta sinbiosiak biderkatuz.

 

IKASTAROAREN DATUAK

 

Irakaslea: María Velasco. Unibertsitate Konplutenseko Ikus-Entzunezko Komunikazio Doktore, Alcalako Unibertsitateko Praktika Eszenikoko eta Ikusmen Kulturako Master eta RESADeko Dramaturgian lizentziatua.

Lekua: BilboArte (c/ Urazurrutia, 32 · Bilbao)

Egunak: uztailaren 9tik 13ra.

Ordutegia: 16:00-21:00.

Parte-hartzaile kopurua: gehienez ere 15.

Prezioa: 100 €. 90 € Bilbaoeszena, EAB eta Artekaleko bazkideak.

Norentzat: Arte eszenikoetako profesionalak edo amateurrak, dramaturgietan eta generoaren teorian interesa daukatenak.

Izen-emateak (ekainaren 29ra arte): Bilbaoeszena (bilbaoeszena@bilbao.eus). Motibazioa azaltzeko gutuna eta curriculum laburra erantsi behar dira.