2018ko azaroaren 19an Gabriel Villota ikerlari eta irakasleak «Dantzaren eta performanceren arteko ikus-entzunezko trazak» mintzaldia eskainiko du BilbaoArteko Kristalezko Patioan. 10:00etatik 13:00etara izango da, doako sarrerarekin aurretiko inskripzioarekin. Zinetika festival jardueraren parte da mintzaldi hau.

Masterclass: Dantzaren eta performanceren arteko ikus-entzunezko trazak
Gabriel Villota

 

Saio horretako edukiak “zuzeneko performancea / performancearen erregistroa”ri buruzkoak izango dira, edo bestela esanda: pieza presentzialaren (koreografikoa, performatiboa) eta filmatutako piezaren arteko distantziari buruzkoak. Saioan zehar, gaiari buruzko gakoetako batzuk aztertuko dira, zinema eta dantza-bideo ezagunak analizatuz eta interpretatuz. Saioetan, aukeratutako piezen ikus-entzunezko ezaugarrien azterlan konparatu bat egingo da, ‘presentzia/erregistro’ binomioaren inguruko eztabaidaren problematika aipatu obren bitartez analizatzeko.

 

Yvonne Rainer. Lives of Performers, 1972.

Gabriel Villotari buruz

 

Gabriel Villota Arte Ederretan lizentziaduna eta Ikus-entzunezko Komunikazioan doktore Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun bertan da irakasle Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Departamentuan.

Ikerkuntza-egonaldiak egin ditu hainbat unibertsitatetan, eta 90eko hamarkadaren hasieraz geroztik, ikus-entzunezko arteekin lotura duten hainbat ekimenetan artista eta antolatzaile gisa jardun du. Makina bat aldizkari espezializatutan, arteari buruzko katalogotan eta idatzizko bestelako bitartekoetan argitaratu du.