2019ko urriaren 16 eta 17an Zinetika Videodance Festival izango dugu BilbaoArten berriro filma eta filma laburren aukeraketa berri batekin. Zinetika mugimendua aurkezten du ikuspuntu zinematografikoatik, non gorputz eta kamera arteko harreman anitzak aztertzen diren.

Sarrera librea aretoa bete arte.

Urriak 16, 19:00

ZINETIKS

«DANTZA»
Telmo Esnal

98′, 2018, Espainia

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.

Urriak 17, 11:00

Masterclass

«DANTZA, plazatik pantaila handira» Marian Fernández Pascal eta Gari Otamendirekin

DANTZA filmeko dantzari protagonisten eta filmaren ekoizlearen esperientzia pertsonaletik egindako hausnarketa; usadiozko dantza pantailara narratiba zinematografiko propio batekin eramateko eman beharreko urratsei buruzkoa. Marian Fernandez ekoizleak eta Gari Otamendi eta Amaia Irigoyen dantzariek, biek komunikazioaren eta ikus-entzunezkoen arloan prestatuek, filma ekoizteak sortu zizkien erronkei eta konplexutasunari buruzko hausnarketa eginen dute.

Urriak 17, 19:00

OPEN SCREEN

«Gotan»
Lórand János

15′, 2018, EspainiaHitzek gezurra diote. Gorputzek, ez.

«Nine Rooms»
Laia Santanach e Ignasi Castañé

4’45”, 2019, Espainia

Espazio berean elkarrekin bizi diren 9 pertsona ospetsu. Bizikidetzaren egunerokotasunak eta bizikidetza horren zailtasunak beste zerbait bihur daitezke beste nolabait.

«Carriage Return»
Fenia Kotsopoulou & Daz Disley

1′, 2017, Erresuma Batua

Hartualdi bakarra da, non kamerak dantzariari jarraitzen dion eta dantzariak kamerari jarraitzen dion, eta biek zirkuluak marrazten duten memorien mahaiaren inguruan. Antzinako gramofonoak eta bere erritmo errepikakorrak ere beste mugimendu zikliko bat sortzen dute. Marra zuzenik existitzen al da?

«Where ever I am, let me be; the sky is mine»
Mahta Hosseini

1’29”, 2018, Iran

Zerbait mirarizkoa dago zeruaren inguruan, ez du ezein gorputzik mugan. Zeru bera dago herrialde edo eskualde guztietan eta ez du inolako mugarik, eta Sohrab Sepehri-k esan zuen moduan, “nagoen tokian nagoela, izan behar duena izan dadila; zerua nirea da”.

«Wild-er-ness»
Ana Baer & Heike Salzer

6’23”, 2019, Erresuma Batua

North Yorkshire Moors-en ugaritasunarekin inspiratu ondoren, WECreate Productions erakundeak espazioa berriz ere esploratzeari ekin dio.  “Wild-er-ness” guneko site specific-aren nahasketa bat da, hertsiki lotzen dena bideo-dantzarekin.

«Waves»
Vojtech Domlatil

3′, 2017, Txekiar Errepublika

Behatzaile batek adimena argitzen eta baliabideak murrizten baditu denborarekin eta espazioarekin lan egiteko soilik, pixelazio-estasira iritsiko da, eta horrez gain, “olatua”-rekin bat egiten badu, bere egiteko erarekin erabat xurgatuta izango da. Paisaia txekiarraren pixilazioe ez-narraziozkoa.

Sail Ofiziala

«El infierno de los amantes crueles»
Alejo Levis

4′, 2019, Espainia

El infierno de los amantes cueles” Decameronen protagonistetako baten, Nastagio Degliren, historiatik abiatzen da; zehazki, Boticellik nola kontatu zuen haren taulak koadroa. Honek Rávenako gazte Nastagio degli Onestiren maitasun-gorabeherak kontatzen ditu. Gazteak ez du bere maitearen maitasunik jasotzen.

«Salt Water»
Abe Abraham

5’45”, 2018, Estatu Batuak

Salt Water filmak gertakari naturalen indarraren eta egonkortasuna izateko dugun premiaren eta gogoaren arteko kontrastea aztertzen du. 

«Cultes»
(LA)HORDE, Marine Brutti, Jonathan Debrouwer, Arthur Harel

15’32”, 2019 Frantzia

Film honek gurtza-adierazpen zehatz bat atzematen du: praktika eta emanaldi erritualak, masa-bozkario bat eta masa kontsumitzaile bat.

Hainbat galdera planteatzen ditu: bizi al ditzakegu, oraindik ere, esperientzia espiritualak, santutegi kontsumista berri hauetan? Esperientzia subertsibo propioa sortzen duten ikusleek masa osatzen duten gizabanakoen besteko arrakasta izaten al dute?

Choreoscope-rekin lankidetzan

 

«Monsters»
Silja Julie Chabilan, Marine Lemoine, Tiffanie Pierrot, Alejandra Vaughan

2’50”, 2018, Frantzia

Film-dokumental laburra zuri-beltzean. Honen ardatz nagusia da kamera aurrean dauden hiru pertsonen esplorazio positiboa, adierazpen intimista baten bidez, gure inperfekzio fisikoen edo “munstroen” arteko erlazioa eta nola ikasi dugun haiekin bizitzen modu batera edo bestera. 

«Sisters»
Daphne Lucker

15′, 2018, Herbehereak

Hiru ahizpa desegindako etxe batean bizi dira. Elkarren menpe bizi dira eta elkarrekin daudelako bizirauten dute.

Baina beren arteko maitasuna nahikoa sendoa al da ingurune ilun horiek gainditu ahal izateko?

Choreoscope-rekin lankidetzan