BilbaoArte, Bregenz izeneko austriar hirian, Irailean eta Urrian produkzio artistikoa garatzeko bi beka iragartzen ditu.

Ondoko deialdiak, BilbaoArte Fundazioan bekatuta izan diren artisten, banakako proposamenak bultazatzea dauka helburu bezela. Proposamen hauek esandako bi hiletan burutzea beharrezkoa da.

Bekek hurrengoko puntuak jasotzen dituzte:

  • Joan eta etortzeko bidaia BibaoArte Fundazioak ordaintzen du. Gainera, 1.000 € emango ditu aukeratutako proiektu bakoitzari manutentzio gastuentzako.

  • Ostatua eta estudioa, Kunsthaus Bregenz-ak ipiniko ditu. (http://www.kunsthaus-bregenz.at)

  • Ekoizpen-gastuak, 1000 € arte, Bregenz-en ere eskuratuko dira.

NORI ZUZENDUTA DAGO:

2013. urtera arte BilbaoArte Fundazioan proiektu bat garatu duten artista egoileentzat zuzenduta dago. Banakakoa eta edozein modalitatean, aurreko urteetan Bregenz-eko deialdian parte hartu dutenak izan ezik.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  1. Proiektuaren proposamena

  2. Curriculum-a

ESKAEREN AURKEZPENA:

Aurkezteko azken eguna: 2014ko Maiatzak 28an. Eskaerak Fundazioan bertan aurkeztu behar dira, baita e-mail edo ohizko postaren bidez.

 

 

FUNDACION BILBAO ARTE FUNDAZIOA
Urazurrutia, 32 – 48003 – Bilbao
Tfno: 34.94.415.50.97
Fax: 34.94.415.61.93
info@bilbaoarte.org
www.bilbaoarte.org