ARTE PROIEKTUAK GAUZATZEKO BEKEN DEIALDIA 2022
MODALITATEA: KOLABORAZIOA

FUNDACIÓN BILBAO ARTE FUNDAZIOAK, kultura indartu eta arte sormena bultzatzeko duen grinan, BILBAO BIZKAIA KUTXA BBK FUNDAZIOAK Fundazioaren lantegietan aktiboki parte-hartuz ezagutza teknikoak indartu nahi dituzten artistentzat KOLABORAZIO BEKA deialdiaren edizio berri bat antolatzen laguntzen du. Hau da, laguntza hauek Bilbao Arteko lan talde teknikoaren arduradunekin estuki lan egingo duten pertsonentzat zuzenduak daude: erakusketen koordinazioa, katalogoen edizioa, komunikazioa… lan arloak izango dira.

Honetarako lantegi ezberdinetako maisuen laguntzaile bezala parte-hartzeko konpromisoa hartzen dute, egunero 4 orduko arduraldia, astean gehienez 20 ordu. Modalitate honek paraleloki, gainerako ordutegian eta egokitutako lantegietan autonomia osoz, arte proiektu propio baten garapena aurreikusten du.

Modalitate honetan gehienez bi beka iragartzen dira, 5.500 eurotakoa bakoitza eta 11 hilabeteko luzapenarekin, 2022ko otsailak 14etik abenduak 16ra bitarte.

DEIALDIAREN OINARRIAK: (.pdf)
ESKABIDE-ORRIA: (.doc) | (.pdf)