2021eko apirilaren 23tik maiatzaren 23ra bitartean, Montehermoso Kulturuneko (Gasteiz) Jovellanos aretoan Rocío Agudo artistaren Stay Focused erakusketa izango da ikusgai. Rocio BilbaoArteko ekoizpenerako laguntzen programan parte hartu zuen.

Erakusketa Kulturuneak UPV/EHUrekin elkarlanean gauzatzen duen proiektu artistikoak zabaltzeko programaren barruan kokatzen da, eta Cristina Arrázola-Oñate da komisarioa.