1. Tailerretara sartzeko eta hauen erabilera egiteko, artistaren curriculum profesionala eta egun garatzen ari den lanari buruzko laburpen orokor bat biltzen dituen formatu digitalean egindako txosten artistiko bat aurkeztu behar da. Informazio pribatu hau zuzendaritzak eta erabiltzaileak bere lan gehiena jarduteko aukeratu duen tailerreko arduradunak egiaztatzeko “soilik” erabiliko da.

2. Erabiltzaileak 50€ko urte-kuota bat ordaindu beharko du (diru-sartze eta egiaztagarria aurkezteko epea: otsaileko lehenengoko hamabostaldia), eta honen bidez, Fundazioak tailerreko erabiltzaile guztientzako duen istripu-estaldura asegurua eta Fundazioko instalazioetan sartzeko eta zerbitzu desberdinak erabiltzeko behar den nortasun txartela jasotzeko eskubidea izango du.

Halaber, artista-erabiltzaile kategoriak Bilbao Arte Fundazioan sarri antolatzen diren hainbat ekintza, mintegi eta praktika desberdinetan ezar daitezkeen deskontuez (30% eta 50% bitartekoak) baliatzeko ahalmena ematen dio pertsonari.

3. Fundación Bilbao Arte Fundaziorako sarrera eta egonaldia Zentroko hasiera-programan ageri diren egutegi eta ordutegien arabera egingo da.

4. Tailerren erabileraren baimenak ez du inongo eskubiderik ematen esparru edo baliabide materialak esklusiboki erabiltzeko, beraz, hauen erabilera beste artista batzuekin partekatu egin beharko da. Hori dela eta, funtsezkoa da zerbitzu jakin batzuk erabili aurretik ordua eskatu eta erabileraren iraupena jakinaraztea tailer bakoitzeko arduradunari.

5. Fundazioak material eta burutzen ari diren lan artistikoetan edozein gertakarigatik (sutea, lapurreta, uholdea, etab.) gerta litekeen edozein kalte edo galtzeren erantzukizuni uko egiten dio.

6. Zentroko eta egokituta dauden guneetako erabilera zorrozki debekatuta dago giza eskubideak urratzen dituzten parte-hartze guztietarako eta adierazpen askatasuna iraindu edo honen aurka eraso egiten duten ekintzetarako. Arau honen hausteak ekintzen berehalako amaiera eta zentrotik kanporatzea suposa dezake.

7. Fundazioko zentroko materialak eta laguntza erabiliz egin diren lanen erakusketa publikoa egiterako orduan lan hauek Bilbao Arten ekoiztu direla espresuki aipatu behar izango da. Arau honen hausteak erabateko gaitasun-gabetzea eta Bilbao Arteko erabiltzaile eskubideen galera adieraziko du.

8. Tailerretara sarrera arduradunaren gainbegiratzearekin izango da beti, bertan egingo den lanaren plan bat aurkeztuz aurretiaz, espazio desberdinen erabilera zehaztuz berau errestatzeko, eta proiektua gauzatzeko behar izango diren baliabide tekniko eta materialak zehazteko ere. Ez da azpiegiturarik eta/edo altzaririk mugituko. Horretarako, zentroko tailerreko arduradunen aldez aurreko baimena beharko da, eta arduradunek emandako erabilera- eta segurtasun-araudia bete beharko da. Zentroaren titulartasuneko elementuak baimenik gabe eta/edo arloko arduradunek adierazitako jarraibideak bete gabe askatasunez erabiltzea edo lekuz aldatzea artistaren erantzukizun esklusiboa da.

9. Zuzendaritzak modu esplizituan baimendu behar izango dituen ustezko bereziak salbu, lanaren gauzatzean erabili izan diren material suntsikorrak artistak berak jarri beharko ditu.

10. Guztion erabilerarako diren lan-guneetan ibili ondorez, esparru hauetan artelanak egiteko erabili izan diren material eta makinak batu eta erabat garbi eta berriz erabiltzeko prest uzteko eguneroko betebehar solidarioa dago. Arau hau behin eta berriz haustearen jokaerak zerbitzuen erabilpenaren aldi baterako geldialdia izango du ondorio. Ez da azpiegiturarik eta/edo altzaririk mugituko. Arlo bakoitzak erabilera- eta segurtasun-araudi bat du, arduradunek emango dutena.

11. Artista ezin izango da sartu erabiltzen ari den tailerrean ikastaro eta mintegiak egiten diren bitartean. Tailerren ateetan jakinaraziko da espazio hori zenbat denbora egongo den “zerbitzuz kanpo” astebete arinago. Halaber, ekintza guztiei buruzko informazioa web orrialdean ere agertuko da.

12. Tailerretan eskaintzen diren zerbitzu batzuk behin eta berriz erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen materialen gastu edo kostu esanguratsuak ezarritako tarifen arabera ordaindu behar izango dira (inprimatzeak, labealdiak, etab.).