ENCUENTROS CON JOSÉ RAMÓN ANDA

exposicion-2-800-187 - Copy

José Ramón Anda tailugilez eta ebanistez osaturiko familia batetik dator. Horrela, laster  zuraren ezaugarri eta teknika konstruktiboekin jarri zen kontaktuan. Elementu hau, egurra, oso ohikoa da bere ingurunean. 1970 eta 1974 artean, San Fernandoko Arte Ederretako eskolan ikasi zuen, Madrilen. Urte horietan, giza gorputzaren irudikapen espresionistan zentratu zen.

Romako Arte Ederretako akademia espainolean bere formakuntza osatu zuen. Bertan, bere obran eragina izango zuten  eskultura klasikoa eta Giacomo Manzú, Marino Marini eta Arturo Martini bezalako artista kontenporaneo italiar nabarmenen eskultura ezagutu zuen. Baita Jorge Oteiza-ren  lanaren garapen prozezuala eta teoria espazialistek ere izan dute eragina Andaren obran.

Influentzia hauei, Max Bill eskultore, arkitekto eta diseinatzaile suitzarrarena gehitzen zaie; Walter Gropius-en ikaslea Bauhaus-eko Eskolan. Baita perfekzio formalarenganako mirespena eta material bakoitzaren ezaugarrienganako errespetua ere gehitu behar zaio Andaren lanari, Eduardo Chillidaren hain propioak diren ezaugarriak. Hau guztiarekin, Andak oinarri organizista duen eskultura abstraktua garatu du non planteamendu arrazionalistak eta espazialistak konbinatzen ditu materiaren aspektu sentsorialekiko interes handiz.

Ez dago Andaren erakusketaren bat edo nonbaiten agertutako erreprodukzioren bat ikusi duen eskulturazalerik bere obra errekonozitzen ez duena. Hala ere, oso gutxi dira 30 urte baino gehiago duen Andaren jarduera artistikoaren bilakaera ondo ezagutzen dutenak.

Bilbao Arte Fundazioa “ Encuentros con José Ramón Anda” izeneko mintegia prestatzen dabil Irailaren 3 eta 4ean izango dena, Andak Bilboko Arte Ederretako museoan daukan erakusketa aprobetxatuz, Irailaren 9ra arte egongo dena. Soiltasun formal eta edertasun handiko  piezez osaturiko jarduera artistikoa erakusteko asmoz aukeratutako 40 pieza daude erakusgai.

Irailak 3:
11:00tik 13:00era; Arte Ederretako Museora bisitaldia, obrak analizatzeko eta Andaren lanarekin familiarizatzeko.

18:00tik 21:00etara; José Ramón Andarekin lehenengo topaketa Bilbao Arten, Txente Arretxeak Bilbao Arteko eskulturako irakasleak koordinatuta.

Irailak 4:

10:00etatik 14:00etara; Andari buruzko dokumentalaren proiekzioa eta bigarren topaketa, lan maila eta eztabaida. Bilboko Arte Ederretako Museoaren kolaborazio bereziarekin.