Jurado de las Becas BBK 2013 en Bilbao Arte

Petra Joos. Guggenheim Bilbao Museoaren ekintza museistikoen zuzendaria 2000 urtetik hona.  Madrileko Reina Sofia Museo Nazionaleko erakusketen buru izan zen, 1990 eta 1991. urteetan, eta Valentziako Fundación Bancaja-ko zuzendaria 1992 eta 1999. urteen bitartean.

 

 

 

 

 

 

Josu Rekalde EHUko Arte Ederren Fakultateako dekanoa, sorkuntza artistikoa eta irakaskuntza txandakatzen ditu, unibertsitatean katedradun irakaslea izanik. Bere lanarloa multidisziplinarra da, nahiz eta bere aurpegirik ezagunena bideo eta teknologia berriekin lotuta dagoen.

Bere lanak Bilboko Arte Ederren Museoan erakutsi du (1995),baita Gironako Museoan (1997), Espace des Arts de Tolouse-n (1998), Mappin Gallery de Sheffield-en (1998), el Espace d´Art Contemporani de Castelló-n (2000), Centro La Panera de LLeida-n (2004), Göete Institute de Roma-n (2004) eta Madrileko Espacio menos1-n (2006).
 

 

 

Ángel Garraza, artista plastikoa, espainiar hiri gehienetan aurkeztu du bere lana, baita europear hainbat herrialdeetan ere: Alemania, Frantzia, Finlandia, Italia, Portugal, Dinamarka, Holanda, Suitza, Belgika; eta baita Tokion, Kyoton, Seulen eta Taipeien. Bere lananazioarteko hainbat museotan eta bilduma publiko eta pribatuetan aurkitu daiteke.

2006. urtean, BBK Fundazioak Bilbon bere lanaren inguruko erakusketa handi bat aurkeztu zuen. Koreako Clayarch Gimhae Museum-ek “Architectural Ceramics”nazioarteko saioan parte hartzeko aukeratu zuen, William Daley, Tony Hepburn, Jun Kaneko eta Betty Woodman-en lanekin batera. Egindako beste erakusketa nabarmenak:
Sala Luzán de Zaragoza (maiatzak 2008), Feria Art Amsterdam,Things and
Causes erakusketarekin (maiatzak 2009) eta Jordana Espacio de Madrid (azaroak 2010).