BilbaoArte, Bregenz izeneko austriar hirian, Irailean eta Urrian produkzio
artistikoa garatzeko bi beka iragartzen ditu.

Ondoko deialdiak, BilbaoArte Fundazioan bekatuta izan diren artisten,
banakako proposamenak bultazatzea dauka helburu bezela. Proposamen
hauek esandako bi hiletan burutzea beharrezkoa da.

Bekek hurrengoko puntuak jasotzen dituzte:

Joan eta etortzeko bidaia BibaoArte Fundazioak ordaintzen du. Gainera,
1.500 € emango ditu aukeratutako proiektu bakoitzari manutentzio
gastuentzako.
Ostatua eta estudioa, Kunsthaus Bregenz-ak
ipiniko ditu.
(http://www.kunsthaus-bregenz.at)

NORI ZUZENDUTA DAGO:

2011. urteara arte BilbaoArte Fundazioan proiektu bat garatu duten artista
egoileentzat zuzenduta dago. Banakakoa eta edozein modalitatean.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

1. Proiektuaren proposamena
2. Curriculum-a

ESKAEREN AURKEZPENA:

Aurkezteko azken eguna: 2012ko Ekainak 22an. Eskaerak Fundazioan bertan
aurkeztu behar dira, baita e-mail edo ohizko postaren bidez.