Otsailaren 1ean zabaldu da ZINETIKA JAIALDIAREN V. ediziorako deialdia. Dantzaren, ikus-entzunezko arteen, teknologiaren eta gorputzaren arteko erlazioak esploratzen dituen nazioarteko zita.

Bideodantzako film laburretan, performanceetan, lantegietan eta masterclassetan oinarritutako programazioa duen jaialdia. ZINETIKA plataforman hainbat esparru artistikotako eta jatorritako erakundeek eta sortzaileek kultura-esperientzia aberasgarriak partekatzen dituzte.

Aukeratuak izanen diren obrak hurrengo edizioan proiektatuko dira; hau da, heldu den udazkenean Iruñean, Donostian eta Bilbon eginen den jaialdian.

Kontsulta itzazu parte hartzeko baldintzak hemen: www.zinetikafestival.com