PROIEKTU ARTISTIKOAK GAUZATZEKO BEKEN DEIALDIA 2013

BILBAO BIZKAIA KUTXA FUNDAZIOAK –BBK, kultura sustatzeko  eta gazte sortzailen
proiektu artistitikoak bultzatzeko xedez, FUNDACIÓN BILBAO ARTE FUNDAZIOArekin
kolaboratzen du proiektu artistikoak gauzatzeko beken deialdi honen edizioan.
Laguntza materiala eta ekonomikoa ematea, baita zerbitzu-prestazioa ere,  zenbait
proiektu artistiko garatzeko eta gauzatzeko  deialdiaren helburua da.  Edozein  arlo
artistikotako proposamenen sorrera eta garapena  onartzen da.  Proiektu horiek
banakakoak edo taldekakoak izan daitezke, eta haien konpromisoa da 2013an
gauzatzea.
Gerora sortutako arrazoiagatik  konpromiso hau ez betetzean,  Bilbao Arte Fundazioak
erabaki egokiena hartzeko ahala izango du, eta erabaki hau apelaezina izango da.
Deialdiak nazioarteko ezaugarri duenez,  interesatuta dauden  pertsona guztiak parte
hartu ahal  izango  dute: ibilbide artistikoa erakutsi behar dute beka aprobetxamendu
aseguratzeko baita proiektua bukatzeko ahalmena ere.
Beka daukaten bitartean, aukeratutako artistek ohiko bizilekua Bizkaia inguruan
mantendu beharko dute.
Horretarako izendatutako  epaimahai batek  proiektuen aukeraketa  egingo du.
Epaimahaiaren osaketa Bilbao Arte Fundazioaren webgunean jakinaraziko da,
proiektuak eskuratzeko epea amaitu baino aste bat lehenago.
Proiektuen iraupenari buruz, bi modalitate daude:
A.  sei hilabeteko  iraupena: urtarrila-ekaina eta uztaila-abendua tarteen artean
aukeratzeko.
B.  hamabi hilabeteko iraupena: 2013ko urtarriletik aurrera.

BEKA MOTAK:

A. LAGAPEN-ESPAZIOETARAKO BEKAK

Beka hauek aurreikusten dute laguntza ekonomiko bat ematea eta Espazio bat Aldi
Baterako lagatzea Bilbao Arte Fundazioan, estudio baten erabilera modu justifikatuan
behar duten proiektuentzat.
Aldi baterako lagatzen diren espazio horiek erabiltzeko aukeratzen diren artistek
Zentroaren azpiegiturak izango dituzte beren esku, obra ekoizteko tailerretan.
Lagapen-espazio bat esleituz gero, horrek esan nahi du espazio hori modu
iraunkorrean erabili behar dela, onartutako sasoian, proiektua gauzatzeko.
Espazioa ez bada erabiltzen eta/edo aprobetxatzen agindu zaion erabilerarako, horrek
esan nahi du uko egiten zaiola beraren erabilerari.
Ezeztapen horrek esan nahi du, halaber, uko egiten zaiela Bilbao Bizkaia Kutxak
emandako materialei, eta, halaber, espazioa  erabili den bitartean materialak erosteko
jaso diren zenbatekoak itzuli behar direla.
Modalitate honetan, gehienez hamar beka eskaintzen dira; artista bekadunek estudioa
erabiltzeko aukera izango dute, baita laguntza ekonomikoa ere:  urtebeteko iraupena
duten proiektuen kasuan, gehieneko zenbatekoa 4.000 euro  izango  dira beka
bakoitzarentzat, eta sei hileko proiektuen kasuan 2.000 euro.

B. PRODUKZIO-BEKAK

Modalitate honek aurreikusten dituen proiektuek Bilbao Arte Fundazioaren Tailerrak aldi
baterako erabiltzea eskatzen dute: grabatua eta serigrafia, teknologia berriak, eskultura,
argazkigintza eta filmatze-platoa.
Produkzio-bekak aukeratzen diren artistek beren esku izango dituzte obrak ekoizteko
tailerretan Zentroak dituen azpiegiturak, eta, beharrezkoa denean,  tailerretako maisuen
aholkularitza eta koordinazioa ere bai.
Tailerra erabiltzeko beka horiek asignatzen zaizkien artistek Fundazioaren
instalazioetan lan egin beharko dute normalean, eta modu aktiboan parte hartu
beharko dute Bilbao Arte Fundaziotik bultza litezkeen proiektu kolektiboetan.
Modalitate honetan, gehienez hamar beka eskaintzen dira; urtebeteko iraupena duten
proiektuen kasuan, gehieneko zenbatekoa 4.000 euro  izango  dira beka
bakoitzarentzat, eta sei hileko proiektuen kasuan 2.000 euro.

C. LANKIDETZA-BEKAK

Modalitate honetako bekak lortzen dituzten artistek konpromiso hau hartzen dute:
laguntzaile bezala kolaboratzea Ekoizpen Artistikoko Tailerretan, Tailer bakoitzeko
Maisuaren tutoretza eta zuzendaritzapean, egunean 4 orduz  eta astean gehienez 20
orduz.
Modalitate honetan, aldi berean, artistaren proiektu artistiko propioen garapena
aurreikusten da, lankidetza-aldiak dirauen bitartean. Interesatuek adierazi behar dute,
beren curriculum-ibilbideaz gain, zein espezialitate interesatzen zaien: Teknologia
berriak, Eskultura, Grabatua edo Komunikazioa.
Interegarria litzateke saio bakoitzean prestakuntza egiaztatzea egin beharko diren
lanak betetzeko gaitasuna erakusteko.
Modalitate honetan, deialdiak gehienez lau beka eskaintzen ditu, bakoitza 5.500
eurokoa, eta haien iraupen bakarra hamaika hilabetekoa da, 2013ko otsailaren 1etik
abenduaren 31ra bitartekoa. Beka horren ordainketari dagokionez, 500 euro jasoko
ditu hilean bekadunak.
Tailerrera ez etortzeak edo oinarriak ez betetzeak  indarrik gabe uzten du beka
automatikoki.

D. EGOITZA-BEKA

Adierazitako hiru modalitate horietako edozeinetan eskatzaileek eskatu duten beka
zeinahi delarik ere, Bilbao Arte Fundazioak ostatu-egoitza beka bat eskatzeko aukera
ezartzen du  (gehienez 8 beka); horren bidez, Bilbao Arteko artistek etxebizitza bat
konpartitu ahal izango dute.
Errenta eta gastu  arruntak (aseguruak, ura, elektrizitatea, wi-fi…) kostu estimatua (200
euro hilabetero) bekatik kenduko da. Gastu hau kontuan izan beharko da  proiektuaren
aurrekontua aurkezterakoan, edozein motatako beka eskatzerakoan.
Horri dagokionez, laguntza hori eskatzen bada, eskari horren arrazoiak eta beharrak
azaldu beharko dira beken eskariari atxikitako eranskin batean.  Epaimahaiak beharra
eta urruntasuna kontuan izango ditu erabakia hartzeko.

EDOZEIN MODALITATETAN AURKEZTU
BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Modalitate guztietako eskariak  egin beharreko proiektuaren dossierra  eskuratu beharko
du, puntu hauek betetzen:
1.  Dossierraren edukia:
A.  Proposatutako proiektuaren deskribapena. 30 lerroko laburpena.
B.  Irudiak, bozetoak, eta aurrez egindako lanak, proiektuarekin lotuta daudenak.
C.  Curriculum vitaea (taldeen kasuan, gomendagarria da kide bakoitzaren curriculum
indibidualak ere aurkeztea).
2.  Lagapen-espazioaren beken eta  Produkzio-beken kasuan, proiektua gauzatzeko
beharrezkoak diren material kontsumigarrientzat aurreikusten diren gastuak
zehaztu eta desglosatu behar dira  (zergak barne).  Kanpoan geratzen dira
ekipamenduaren gastuak bekako %eko 15a baino gehiago bada, bidaia-gastuak
edo dietak.
Egoitza beka eskatzen dutenek D puntuan aipatutako gastuak aurrekontuan sartu
behar dute.
3.  Egokitzat jotzen diren eta proiektua ulertzea errazten duten dokumentazio grafiko
osagarriak, katalogoak, zirriborroak eta irudiak.
Dokumentazio guztia mekanografiatuta aurkeztu behar da 1. eta 2. puntuetan, kopia
bakarrean, Din-A4 formatuan, eta CD batean, pdf formatuan.
3. puntuko dokumentazioa ez da pdf formatuan bidali behar.

EPAIMAHAIA:

1.  Lagapen espazioetarako bekak eta  Produkzio-bekak aukeratzeko  prestigiozko
hiru profesionalaz osatutako  epaimahaia  izango da, sorkuntza, hezkuntza,
kritika edo gestioaren inguruarenak. Erabakia apelaezina izango da.
2.  Lankidetza-beka eta egoitza-beka aukeratzeko epaimahaia Bilbao Arte
Fundazioaren talde akademikoaz  osatutakoa  izango da.  Erabakia apelaezina
izango da.

ESKARIEN AURKEZPENA:

Modalitate guztietako eskariak oinarri hauek argitaratzen diren egunetik aurrera bidali
behar dira, eta 2012ko azaroaren 27a baino lehen.
Postaz bidaltzen diren eskarietan, posta-markaren data izango da eskariak epearen
barruan aurkeztu direla frogatuko duena.

Inskripzio horria

Oinarriak