Bilbao Arte fundazioan Eremuak jardunaldiak aurkitu ditzakezue aurten.

eremuak jardunaldiak: programatzea, editatzea, produzitzea 

Dena prest dago eremuak programak antolatutako bigarren jardunaldirako. Editatzea, programatzea, ekoiztea  izenburupean, 2015eko ekainaren 22, 23 eta 24an izango dira Bilbaoarten. Bertan, eremuak-en barruan dauden hainbat proiektu ezagutzeko aukera izango da, parte hartzen duten hainbat autorek aurkeztuta. Bestalde, artearen inguruko ponentzia interesgarriak izango dira. Jardunaldia Sergio Prego artistaren eta Carlos Díez diseinatzailearen hitzaldiekin bukatuko da. Jardunaldi interesgarria izango da eta hauek izango dira edukiak:

 

Agenda

Lunes. 22 de Junio

Eremuak programako proiektuak aurkeztea.
17:00 – 17:30 The Walking Reading Group (Histeria Kolektiboa)
17:30 – 18:00 Imanol Marrodán
18:00 – 18:30 Zigor Barayazarra
18:30 – 19:00  Superbia (Sahatsa Jauregui / Leire San Martín)
19:00 – 19:30 Ainize Sarasola

Informazio gehiago: www.eremuak.net

Martes. 23 de Junio

Programatzea
11.00 – 11:45 Halfhouse (Sinéad Spelman / Alberto Peral) Barcelona
11.45 – 12:30 Gio Bat (Manu Uranga /Pablo Marte) Bilbao
12.30 – 13:00 Atsedenaldia
13.00 – 13:45 Uma Certa Falta de Coerência (André Sousa / Mauro Cerqueira) Oporto

Editatzea
16:30 – 17:30  Juan Pablo Huércanos (“comisario AutoEdit”) / Gonzalo Golpe
17:40 – 18:40 Elisabeth Klement
18:50 – 19:50 Moritz Kung / Mela Dávila (Arts Libris)

Miércoles. 24 de Junio

Ekoiztea
11:30 – 12:30 Leire Vergara
12:50 – 13:50 Heidi Vogels
17:30 – 18:30 Sergio Prego
18:50 – 19:50 Carlos Díez

Biografiak

Programatzea

– Halfhouse (Bartzelona) etxe baten eta elkartruke eta komunikazio artistikoko gune baten arteko uztarketa da. Bere helburuetako bat artistekiko zuzeneko lanari, ekoizpena laguntzeari eta programazioaren garapen kritikoari lehentasuna ematea da. Halfhouse Sinéad Spelman eta Alberto Peral artisten ekimena da.

– Gio Bat Manu Uranga artistaren proiektua da. Lekuarekiko harreman materialean ematen den gauzatze fisikoa aztertzen du, gorputzaren eta keinuaren bidez, euskarri teknologikoak eta horien dinamikak baliatuz. Urte hasieratik, Pablo Marteren lankidetzarekin, Gio Bat proiektuak hainbat artisten erakusketak eraman ditu aurrera Bilbon.

– Uma Certa Falta de Coerência Oportoko erakustoki bat da, eta André Sousa eta Mauro Cerqueira artistak dira zuzendariak. Jimmie Durham artistaren A Certain Lack of Coherence liburuaren izenburutik hartu du guneak izena. Liburu horretan, honako izenburu hau duen testua dago irakurgai: “Artists must begin helping themselves” (artistek euren buruari lagunduz hasi behar dute bidea).

 

Editatzea

– Juan Pablo Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordea eta kultura-proiektuetako komisarioa da. 2014an AutoEdit, forma eta eredu berriak autoedizio eta argitalpen independentean erakusketaren komisario izan zen Huarte Zentroan. Erakusketaren ekitaldi berri bat prestatzen ari da 2016rako, zentro berean.

– Gonzalo Golpek eskarmentu profesional handia du arte grafikoetan. Sektore horretan produkzio-teknikaria, erakusketa-produkzioko diseinatzailea, koordinatzailea eta editorea izan da. Argitaratzeko eta erakusketetan aurkezteko edizio, koordinazio eta ekoizpen grafikoetan espezializatutako Siete de un Golpe tailerreko zuzendaria da 2010etik. Madrilen bizi da.

– Elisabeth Klement diseinatzaile grafikoa da eta Pieter Verbekerekin batera Amsterdamgo ‘San Serriffe’ liburu eta diseinu denda kudeatzen du. Gaur egun Rietveld Academy erakundeko diseinu sailean dihardu lanean. Bestalde, urtero antolatzen du Laura Papparekin batera ‘Asterisk’ Summer School Tallinn-en (Estonia).

– Moritz Kung erakusketa-komisarioa eta editorea da, eta Bartzelonan bizi da. Espezialista da artista-liburuen munduan. 2015ean hainbat argitaratze-jardueren komisario izan da Bartzelonako Arts Libris ekitaldian, argitalpen garaikidearen arloan nazioarteko topaketa garrantzitsuenetakoa den horretan.

– Mela Dávila filologoa da  (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan ikasi zuen), eta ondorengo erakundeetan lan egin du: CGAC-en  (Santiago de Compostela), MECAD-en (Sabadell) eta MACBA-n (Bartzelona). Azken horretan Argitalpen Sailaren arduraduna izan zen 2000tik 2005era, eta Ikasketak eta Dokumentazio Zentroko zuzendaria izan zen 2006tik. 2012tik Hamburgon bizi da.

 

Ekoiztea

– Leire Vergara erakusketa-komisarioa eta ikertzailea da. Komisario lanetan aritu da DAEn (Donostiako Arte Ekinbideak, 2002-2005) eta Rekalde aretoan (2006-2009). Gaur egun Bulegoa z/b ekimeneko kidea da, Bilbon.

– Heidi Vogels artista da eta Amsterdamen bizi da. Argazkia, filma eta bestelako ikerketa-moduak erabiltzen ditu lanean, gure perspektiba eguneroko errealitatean eta inguratzen gaituen espazioan birkokatzeko xedearekin. Egun Fezeko (Maroko) lorategi-oroitzapenei eta horien barruko munduei buruzko filma egiten ari da.

– Sergio Prego artista da. 1990. urtearen hasieratik hainbat erakusketa egin ditu, bakarkakoak eta kolektiboak. Gorputzak espazioarekin eta denborarekin duen harremana aztertzen du bere lanean.

– Carlos Díez moda-diseinatzailea da. 2004an erakutsi zituen bere diseinuak estreinakoz Pasarela Cibeles moda-ekitaldian. Bere sormena eta irudimena medio, bestelako alderdi batzuk ere jorratu ditu diseinuaren eta artearen esparruan, zinemako edo moda-aldizkarietako estilismoa, besteak beste.

 

 

CTT eremuak (Coordinación Técnica Temporal): Peio Aguirre, Pello Irazu, Itziar Okariz
Coordinación y comunicación: Lydia Lomas
Diseño: Gorka Eizagirre
Junio 2015
www.eremuak.net

eremuak
Arte garaikidearen testuingurua ekoizteko programa irekia. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza.