Proiektu elkarreragileei buruz hausnarketa lantzea eta proiektu horien eraikuntza moduak, bai instalazioetarako bai performancerako, erakustea da tailer horren helburua.

Partaideek denon artean erabiltzeko lantresnak izango dituzte Marcel.li-ren egitasmoan: bideo interaktiboa, soinu interaktiboa eta gorputzaren eta espazioaren interfazeak. Laborategia lantzeko software eta hardware gailu ezberdinak erabiliko dira, hala nola, Arduino, Pure Data, GEM, lantresna horien erabileran lortutako emaitzek eskaintzen dituzten aukerak zeintzuk diren ezagutzeko.

NOIZ: 2011ko martxoaren 7tik 11ra arte

ORDUTEGIA: tailerra eten barik garatuko da 11:00etatik 19:00etara, honako eskola-denbora hauekin: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

TARIFA: 60 €

PARTAIDEAK: 30 pertsona, gehienez

IZEN-EMATEA: interesatuek curriculuma eta lan berriena erakutsiko duen txosten labur bat bidali beharko dute postaz, e-mailez edo faxez.

Izena emateko epea: otsailaren 24a arte.

Partaideek ziurtagiri bat jasokodute tailer-amaieran.

Marcel-lí Antunez

Marcel-lí Antunez Roca oso ezaguna da nazioartean, arte elektronikoan eta antzezpenerako esperimentazioan egindako bere lanengatik. Marcel.li Antunezek guztiz pertsonala eta ikonoklasta den unibertso bisuala jorratu du hiru hamarkadako ibilbidean zehar, arte-ekoizpenerako sistemen gaineko hausnarketan oinarrituta.

80ko hamarkadatik hona, Antunezen lanak gizatasunarenganako ardura islatu du, batez ere giza beldurrak eta giza gogoak aztertuz. La Fura dels Baus kolektiboaren performance tribaletatik hasi zen eta, ondoren, bakarka lan egiteari ekin zion, sistema konplexuak eta, maiz, inongo kategoria eszenikotan ezin sailkatuko daitezkeen hibrido bihurtzen diren sistemak proposatuz.

Marcel.lik instalazioak eta performanceak egin ditu 40 herri desberdinetako museo, galeri, antzoki eta ohiz kanpoko espazioetan, besteak beste, Parisko Musée Europienne de la Photographie museoan, Londoneko Institute of Contemporary Arts institutuan, Tokioko DAFean, Lisboako ZDB galerian edota Bartzelonako MACBA arte garaikideko museoan.

Antunezek, besteak beste honako sari hauek jaso ditu: lehenengo saria Parisko Etrange Festibalean 1994, Montrealgo Best New Media Noveaux Cinéma Noveaux Médias 1999, New Theater Espanya 2001 Max Saria, Bartzelonako FAD Saria 2001, Ohorezko aipamena lortu zuen Prix Ars Electronica Sarian 2003an eta Bartzelonako Ciutat Saria multimedia arloan 2004an.

Argibide gehiagorako, ikus: www.marceliantunez.com