AL SERVICIO DE LA IMAGINACIÓN
Jiří Trnka-ren ziklo bat
Bilbao Arte Fundazioak Bilbon hartuko du Checoslovaquiak izan zuen animazio eskola handiaren oinarria izandako, Jiří Trnka animazio zuzendari, ilkustratzaile eta eszenografo Txekiarra. Ilustratzaile gisa egindako lanagatik da ezaguna, bereziki haurrentzako liburuetan, eta batez ere txontxongiloekin egindako animazio lanagatik.
Bere bizitzan zehar hogei film baino gehiago zuzendu zituen, horien artean sei luzemetrai, lan hauek guztiak, gero animazioan “Txekiar estilo” bezala ezagutuko dena ospetsu bihurtu zuen. Bere lana eremu hoinetan beste zinegile batzuengan influentzia ukaezina eragin zuen. Bere lan zinematografikoak hainbat jaialditan sarituak izan dira, Cannes, Venecia, Locarno, Londres, Edimburgo, Montevideo, Bucarest, París, Oberhausen eta Karlovy Vary, besteak beste. Guztira Trnkak nazioarteko 50 sari jaso zituen. Bere pelikula gehienak helduei zuzendutakoak ziren, eta asko txekiar edo atzerritar autoreen lan literarioen adaptazioak dira. Animaziozko zinearen historiaren barruan izandago garrantziagatik “Ekialdeko Europako Walt Disney” deitu zioten.
Animaziozko filmak egiteaz gain, Trnka-k Grimm Anaien lanak, Andersenen lanak edo “alizia herri miragarrian” landu ditu gehien bat, baita Shakespeareren hainbat obra ere.
“Al servicio de la imaginación” zikloak joan den urtean ospatutako zuzendariaren jaiotzaren 100. urteurrena du arrazoitzat, eta Madrilgo Txekiar etxearen kolaborazioarekin. Izan ere, honi esker espainiako hainbat hirik zikloaz gozatzeko aukera izan dute. Bilbon 7 film eskainiko dira.
Ziklo honen parte izango da bere azken lana, La Mano, hau izan zen bere lan gorena, komunismoaren diktaduraren eskutik artistek bizi izan zuten manipulazio eta zentsuraren alegoria bat da, eta 1989an erregimena apurtu zen arte debekatuta egon zen.
EL ARCÁNGEL GABRIEL Y LA SEÑORA OCA
Izenburu Originala: Archanděl Gabriel a paní husa
Urtea: 1964
Iraupena: 29 min.
Herrialdea: Checoslovaquia
Zuzendaria: Jiří Trnka
Gidoia: Jiří Trnka. Istorioa: Giovanni Boccaccio
Musika: Jan Novák
Argazkilaritza: Jiří Trnka
Aktoreak: Animación
Ekoiztetxea: Kratký Film Praha. 511
Generoa: Animazioa
Sinopsia: Andrezalea den monje baten eta emakume polit baina tonto baten istorioa da Erdi Aroko venezian. (FILMAFFINITY)
LA PASIÓN
Izenburu Originala: Vášeň
Urtea: 1961
Iraupena: 9 mins.
Herrialdea: Txekoslovakia
Zuzendaria: Jiří Trnka
Gidoia: Jiří Trnka
Argazkilaritza: Jiří Trnka
Aktoreak: Animación
Ekoiztetxea: Kratký Film Praha. 511
Generoa: Animación. Comedia
Sinopsia: Motorzaleak abiadurarekiko duten norberarendako kaltegarria den pasioari buruzko satira. (FILMAFFINITY)
LA MANO
Izenburu Originala: Ruka
Urtea: 1965
Iraupena: 18 mins.
Herrialdea: Txekoslovakia
Zuzendaria: Jiří Trnka
Gidoia: Jiří Trnka
Musika: Vaclav Trojan
Argazkilaritza: Animación
Aktoreak: Animación
Ekoiztetxea: Krátký Film Praha, Jirí Trnka Studio
Sariak: 1965: BAFTA sariak: animaziozko laburmetrai onenari izendapena
1965: Annecy: Epaimahaiaren sari berezia
Generoa: Animazioa. Drama. Komedia
Sinopsia: Artista ontzigile bat grinatsu lanean ari da bere tornuan bere lorearentzat loreontzi bet egiteko, baina bere lana behin eta berriro, esku handi batek eteten du. Esku honek esaten dio esku handi baten estatua bat egiten behar duela. Artistak uko egin dio behin eta berriro, ateak eta leihoak ixten ditu, baina esku handiak beti bilatzen du presente egoteko bide berriren bat.
Trnkaren film labur hau Txekoslovakiako estatu komunistak sorkuntza artistikoari ezarritako baldintzen aurkako protestatzat jotzen da, batzuek bertan ikusten dute Pragako Udaberria deitutakoaren aurreikuspen bat. Filmak hasiera batea zentsurarekin arazoak izan ez zituen arren, (Egialearen ustetan kezkarik eza edo ignorantziagatik izan zen), Trnka hil eta gero kopiak konfiskatu eta debekatu egin ziren Txekoslovakiak bi hamarkadatan. (FILMAFFINITY)
LA ABUELA CIBERNÉTICA
Izenburu Originala: Kybernetická babička
Urtea: 1962
Iraupena: 29 min.
Herrialdea: Txekoslovakia
Zuzendaria: Jiří Trnka
Gidoia: Ivan Klima
Musika: Jan Novák
Argazkilaritza: Animazioa
Aktoreak: Animazioa
Ekoiztetxea: Krátký Film Praha
Generoa: Animazioa. Beldurra. Zientzia fikzioa.
Sinopsia: Gero eta automatizatuago dagoen etorkizunean, ez duzu gaixotu edo hilko den amamaren arriskurik izango, amama robotak prest egongo direlako. teknologian gero eta interes gehiago duen eta sentimenduetan eta harreman pertsonaletan gero eta interes gutxiago duen munduaren satira bat da. (FILMAFFINITY)