Bilboko Udalak ARTESHOP BILBAOren hirugarren edizioa antolatu du Bilbao Ekintza, E.P.E.L.en bidez, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Bilbao Arte Fundazioarekin lankidetzan.
ARTESHOP BILBAOk merkataritza-jardueraren eta jarduera artistikoaren arteko sinergiak aprobetxatzen ditu, gaitasun sortzailea sustatuz merkataritzan, adierazpen artistikoentzako ezohiko espazioa sortuz eta erosketaren esperientzia aberastuz. Helburu horrekin, proiektuan parte hartzen duten udalerrietako merkataritza-establezimenduetarako berariaz egindako artelanak erakusten dituzte UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek.
Oraingo honetan, Arte Ederren ikasleek Bilbao Arte Fundazioko artistek osatuko arte-komisariotza baten laguntza izango dute. Arte-komisariotza horrek, artelanen exekuzioan lagunduko die eta exekuzio horien martxa ona gainbegiratuko du. Era berean, aipaturiko artista guztiek baterako lan koordinatua egingo dute Erriberako Merkatuan.