Programatzaile eta dantzaren profesionalen arteko elkarrizketak – 120min – Euskadi

logo_header

Astelehena, Urriak 28, 17:00 etan
Izena emateko:  info@addedantza.org

Lan-Mahai honekin, programatzaile eta sortzaileen arteko hurbilketa gauzatzeko aukera eskeini nahi dugu, traba instituzionalak hautsi eta Dantza Zirkuitoaren inguruko elkarrizketa bultzatu, honen ardatzak eta funtzionamenduarekiko eztabaida partekatzeko.

Nola funtzionatzen du? Nola ikusten dute programatzaileak? Zein da konpainien ikuspuntua? Beharrezkoa al da azterketa bat egitea? Errexa al da konpainientzako antzokietara hurbiltzea? Antzokiek dantza programatzeko interesa al dute? Beharrezkoa al da era berriak elkarrekin bilatzea?

Programatzaileak beraien lan hildoak aurkezteko aukera izango dute, zein dira konpainiak kontratatzeko aukeraketa irizpideak, dantza lanen promozioak, ikusle berrien sentsibilizazioa…

Sortzaileek Zirkuitoarekiko dauzkaten zalantzak argitu eta proposamenak aurkezteko aukera izango dute.

Beraz, topaketa interesgarri bat, non Dantza Zirkuitoaren inguruan elkarrekin hausnartzeko.