EVA GUERRERO – 20min – Euskadi (Estreno Euskadi)

Noiz: Martitzena, urriak 29, 19:45etanf7b9be29873ad525695063e6e748eae3_L

“Zenbat aldiz pentsatu duzu atzera itzultzea edo atzera egitea? Gauzak berdin-berdin egingo al zenituzke? Pertsona bera izango al zinateke?”

Galdera horiekin, Eva Guerrerok benetako dilemari buruz ikertzen du manipulaziotik, arriskutik, neketik eta partnering-etik abiatuta: nor da ausartagoa, gogor egiten duena ala bertan behera uztea erabakitzen duena?

Tu sombra bajo mis pies (Zure itzala nire oinetan) Destrucción (Suntsiketa) sormenezko proiektuaren hirugarren fasea da. Urrats bat gehiago lan-ildo horretan; pertsonak zalantza egiten duela ikusiko dugu, aurrera nola egiten duen, atzera nola egiten duen eta gure barruko beste pertsona horrekin benetako borroka duela eta zalantzaz itotzen gaituela. Hasiko al gara berriz, ea zer gertatzen den?

Eva Guerrero Bilboko sortzaile, zuzendari eta koreografo gaztea da. 2005. urteaz geroztik dantza garaikideko piezak, antzerkiak eta bideo-sorkuntzak sortzen dihardu. 2012. urte amaieran DOOS sortu zuen, kolektibo artistiko berria, bere lanak ekoiztu eta banatzeaz gain, sorkuntza, kultura, prestakuntza eta aholkularitzarekin lotutako askotariko ekintzak bultzatzen dituena.

 

Informazio gehiago, http://www.badbilbao.com/index.php/eu/programazioa