MORENO SOLINAS – 18min – Italia (Estreno Euskadi)
Uranus gorputz eta ahotserako, maitasun eta sexurako, beharrizan eta beldurrerako, espiritu eta fluidoetarako ikuskizuna da.
- Protagonistak publikoa mugimendua eta kantuekin entretenitzen duen bitartean, espero ez duen erronka planteatuko die ikusleei.
Moreno koreografo dantzari italiarra da, Londresen finkatua. Dantzari jardun du Bonachela Dance Company, DV8, Stan Won’t Dance eta Earthfall konpainiekin.
- 2007az geroztik dantza-ikuskizunak sortu ditu Igor Urzelairekin lankidetzan. BLOOM! Dance collective kolektiboko kide sortzaileetako bat da eta bertako partaide izan den bitartean hiru produkzio sortu ditu, eta haiekin nazioarteko birak egin ditu eta hainbat sari irabazi ditu.
- 2012an Moreno-k Life is a Carnival bakar-saioa sortu zuen eta hautatua izan zen Aerowaves 2013 dantza-sarerako. Morenoren lana Work Place (The Place, Londres) eta Escalator Dance-k bultzatu ohi dute.