Working-Progress Residencia NOT (Never on Time)

ALEX GEREDIAGA – 50 min – Euskadi

Proiektua planteatu nahi izan dudan moduan, narrazio eszenikoaren eta argazki-narrazioaren artean egon daitezkeen loturei buruzko bilaketa gisa azaldu dezakegu.

Hortaz, nire asmoa aldez aurretik aztertutako argazki-lana planteatzea da, ondoren proposamen eszenikoan txertatzeko, eszenak aldi berean nahiz segidan uztartzeko xedearekin.

Aukerak ugariak eta askotarikoak dira, bai alderdi teknikotik, bai elementuen dramaturgiako antolamendutik hartuta.