SeminarioGrafica1

“GRAFIKAREN HEDAPENA”

Hitzaldiak, hausnarketak eta parte-hartzeak

Data: Uztailaren 1etik 12ra

Aurtengo Grafika Mintegira horretan adituak diren artista batzuk gonbidatu dira, oinarri teorikoa duen mintegi bat garatzeko eta kontzeptu teoriko horiek, proposamen praktikoekin tartekatzeko.

Proposamenak gaur egungo arte grafikoaren egoeraren inguruko hausnarketa bat aurkezten du, askotariko tekniken bitartez irudiaren esperimentazioa, eta adierazpen grafikoaren eta gaur egun duen espazioaren berrikuntza nabarmenduz.

GONBIDATUTAKO ARTISTAS:

Juan M. Moro, “Antropología de la expansión gráfica” uztailaren 1etik 3ra.

Ana Soler, “Gráfica de campo expandido” uztailaren 3tik 5era.

Jesús Pastor Bravo y Chema Elexpuru, uztailaren 8tik 12ra baterako parte-hartzea.

MINTZALDIAK:

JUAN M. MORO

Juan M. Moro Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan Doktorea eta Salamankako Unibertsitatean Filosofia eta Zientzietan Lizentziatua da. Berak duen artearenganako ardura dela eta sormen artistikoaren, ikerkuntzaren eta irakaskuntzaren baitan hainbat alderdi ukitu ditu. Hainbat sari jaso ditu, horien artean azpimarragarrienak: 2000an “Grabado Nacional de Calcografia”-ko sari nazionala eta 2007an Cacereseko “II. Bienal Iberoamericana”n Berrikuntza Grafikoari saria. 2001ean Espainiaren ordezkari gisa joan zen Lujbliana-ko (Eslovenia) XXIV. Arte Grafikoko Bi urteko nazioartekoan. Besteak beste honako liburu hauen egile da: lustrar lo sublime (1996), Un ensayo sobre grabado (a finales del siglo XX) (1998), La ilustración como categoría: una teoría unificada sobre arte y conocimiento (2004) y Crítica de la razón plástica. Método y materialidad en el arte moderno y contemporáneo (2011).

GRAFIKAREN HEDAPENAREN ANTROPOLOGIA

HAUSNARKETA ETA LAN ILDOAK:

1. Hedapen eta hedadura kontzeptuak artean eta giza zientzietan. Hedatutako obraren erabilera irudi aniztunaren eremuan. Eredu erretoriko eta operatibo postmodernoen analisi kritikoa.
2. Hedapenaren kontzeptua esperientziaren estetikatik begiratuta. Gorputz-adimen etengabea eta kontzientziaren espektroa. Artelanen sorreran eta pertzepzioan konstante antropologikoak.
3.Grabatuaren praktikan aukerak eta errepertorioa. Funtsezkotasun teknikoaren ezagutza eta aitortza. Grabatuaren lanaren eta pertzepzioaren ohiko parametroen aldaketa eta birplanteaketa. Adibide historikoak, proposamenak eta aldaketak.

JuanMoroPANÓPTICO II

Panóptico II, 2011
Tolestutako aluminioaren gainean paperezko inpresio digitala 200 x 100 x 12 zm.

ANA SOLER

Sevillako Unibertsitatean Lizentziatu eta Doktoratu ostean, arte garaikidearen gainean duen ardura garatzen hasiko da Frantzia, Italia, Ingalaterra, Canada, edo Japoneko ikastetxeetatik  edanez. Grafika garaikideko eremuan egindako ikerketa garatzeko, bai ikerketa teoriko-kontzeptuala baita artistiko-praktikoa ere, grabatuan du abiapuntua. Aztarnaren kontzeptuan hausnartzen eta sakontzen du, betiere, aztarna produkzio eta sortze prozesuetan alderantzizko antzekotasunak transmititzen dituen elementu bezela ulertuta (Bizitza/heriotza, aztarna/matriz, positibo/negatibo, ikusgai/ikusezin, original/anitza).Oposaketen arteko harreman sistema berri bat proposatzen du, argazkigintza, eskultura, marrazkiak eta instalazioak bezalako diziplinak erabiliz.
Bere lan bakoitzean begiradaren bikoiztasuna (ezer ez da dirudiena) daude presente eta Ana Solerrek, edukiontzi eta edukia, arina eta okela, kausa eta ondorioa… aurkitzera gonbidatzen du. Azken finean, oposaketekin jolastuz bere imaginerizko pertsonaiak eraikitzen ditu irudi eta hitzen bitartez. Bai Espainian baita atzerrian, bere obra hainbat kolekzioetan agertzen da, Erromako Espainiako Akademian, MACUF-en, Mustang Art Gallery-n, arte garaikideko Centro Huarte-n eta beste hainbat arte zentru ospetsuetan.
2000. urtetik Espainian, Vigoko Unibertsitateko Pontevedrako Arte Ederretako Fakultateko irakaslea da,  bai irakaskuntzan eta baita ikerkuntzan ere “teknologia berriek grafika garaikidean duten aplikazioa”-ren eremuan lan egiten du. Xunta de Galiciako berrikuntza eta zientzia miniteritzak finantziatutako “dx5, Digital and Graphic Art Research” ikerketa taldeko ko-zuzendaria da.

Hedatutako Eremuaren Grafiak. XXI.menderako beste grafiko kontzeptu bateruntz. Arte Grafikotik arte garaikide anitzera: Pentsamenduaren zailtasuna gaur egungo  praktika artistikoetan

Arte grafiakoaren gaurkotasunaren gaineko hausnarketak egingo ditu tailer teoriko praktikoak. “Aztarna”ren kontzeptu filosofikotik abiatuz, matrize-estanpa, estanpa original baten produkziorako oinarrizko printzipioak analizatuko dira, aurkarien arteko kontaktuen bidez unitate bateko antzekotasun alderantzikatuen transmisioa, eta ekintza honen ondorioak. Gaur egungo testuinguru tekno-industrialaren barruan arte anitzaren produkzioan errepikapenaren eta eraldaketaren espirala. Pentsamenduaren estetikaren konplexutasunaren teoriaren ulermena indartuko da aukera garaikide egingarri gisa, XXI. mendeko grafikaren prexiseko mapan gaurko eta etorkizuneko deribak ulertzeko.

TEORIA:

Ikusezina ikusgai egin. 2. Arte-Zientzia interakzioa: Arte/Teknologia, Arte/Gizartea, Arte/Industria. 3. Aurkakoen magia, muturreko gaiak ukitzen direnean. Kontaktua antzekotasun alderantzikatuen transmisio gisa. 4. Egungo Grafika eta Arte Anitza. Estanpa originalaren kontzeptuaren gainean berriz hausnartu: grabatu, aztarna utzi. Gabezi baten presentzia, presentzia baten gabezia.5. Ana Soler: “Grabatu”tik arte garaikidera: Gizonezko-emakumezko, ahur-ganbil, forma-kontraforma, heriotza-bizitza, bernealdea-kanpoaldea, aztarna fisiko-azterna psikiko, ukiezinaren aztarna, orbain ikuszezinak, ekialde-mendebalde, publiko-pribatu, unitate-ugaritasun, kausa-ondorio. 6. Mugaren ikerketa: dx5 taldea. Metodologiaren berritzea. Metodologia sortzailea: Hausnarketa zientifiko-teknikoa, hausnarketa teoriko-kontzeptuaka, hausnarketa artistiko-praktikoa.

TAILER PRAKTIKOA:

Artelan grafikoa arte garaikidera zabaldu: Mugak apurtu: formatu, teoria, ohiko teknikak, autore kontzeptuak, hedapena, kontsumoa. Egungo gizarteari, industriari, artearen arazoei begiratu. Anitza atzo eta anitza gaur. Endogamiatik atera, “grabatuaren” ikuspuntuen murriztea. Grafikaren puntu indartsuenak eta egungoenak erabili (anitz originala: erreproduktibilitatea, erabilerraztasuna, errepikapen-eraldatze) teknikoki eta kontzeptualki gizarteari eta industriari erantzuten dieten arte garaikideko lanak sortzeko.

Guztiz pertsonalizatutako tailer bat litzateke, bertan aurkezten diren banakako proiektuak ikertuko lirateken eta lan berri bat planteatuko litzateke non bere ibilbidetik eratorritako faktore estable bat existitzen den eta guztiz berria/apurtzailea izango den aldagai bat duen zeinek bide, planteamendu eta produkzio berriak zabaltzen dituen.

AnaSolerRuidos

Ruidos de no olvido, 2012
Rho inpresioa eta laser mozketa aluminioko dibond-en gainean
50 unitateko seriea 60 x 70 zm.

JESÚS PASTOR BRAVO:

Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan Doktore. Irudi Katedratikoa. Grabatu Sari Nazionala, Lucio Muñoiz Saria. Erakusketak: “Círculo de Bellas Artes”, Madril, Arco, Madril. Bassel 2010. Miami 2010. S.H. Contemporary Shan Gay, 2010.  Bilduma eta museoak: C.G.A.C., C.A.M., Coca Cola Fundazioa., Miró Palma de Mallorca Fundazioa, M.G.E.C., Escultura Contemporánea Rrenfe., Calcografía Nacional., e.a.

JESUS PASTOR

Ovoide Azul, 2011
Lakatutako anuminioa, 110 x 100 x 50 zm.

CHEMA ELEXPURU:

Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan Doktore eta irakasle. BBK Fundazioaren bekadun. Miro Fundazioan (Palma de Mallorca), Franc Maserel Fundazioan (Belgika), H&H tailerrean (Madril) lan egiten du. Frantzian, Alemanian, EEBBetan, Holandan erakusketak jarri ditu. Bilboko Arte Ederren museoan, Filadelfiako PAFAn, Washingtoneko Corcoran Coleccion, Madrileko Calcografia Nacional, USAko Shouther Grafic-ean e-aetan obratu du.

Solera Gran Reserva-Chema Elexpuru

Solera Gran Reserva, obra efímera 2005
Beira, kloruro ferrikoa, kobre matrizea, 80 x 20 zm.

—————————————————————————————————–

Bukaerako obra “Grabatu” edo “estanpa” deitu ahal izatea ez da hain garrantzitsua beretzat, baina horiek eraikitzeko teknikak hoeriek izatea, aldiz, BAI. Interesanteagoa da beretzat “grabatu” bat egitea “estanpa” bat produzitzea baino.
Beraz, definizioan “sistema kontzeptuak kategoria ideiaren desplazamendua” ekartzen du. Kategoriatik gertaerara pasatzea posible da, nahiz eta ezingo litzatekeen grabatu (edo sinonimoa) deitu, baina irudi hori sortzea grabatutik (edo sinonimotik) posible izango litzateke.

Grabatuaren kontzeptua zabaltzean, bere balorazioaren parametroak ere zabaltzen direla kontziente izatea beharrezkoa ikuste dut. Arte garaikidetik gertu dauden lekuetaraino zabaltzen badugu sarea, arte garaikidea izan behar du epaiketaren balioa. Orduan konparazioa ez zen izango hainbeste beste grabatzaile edo grabatuekin, baizik eta beste obra edo beste diziplinako artistekin.

Zehazteko geldituko zena honakoa da: leherketa mugimendu zentrifugo baten ondorioz grafika beste alor eta eremu artistiko batzuetara zabaldu den, edo inplosio mugimendu zentripeto baten ondorioz beste eremu artistikoetatik ahal izan duen guztia bereganatu duen.

Garapen honek bere barnean grabatuaren (edo sinonimoaren) identitate berriaren gaineko galdera darama, eta batez ere, galdera hori egitea eta erantzun bat topatzea beharrezkoa den.

Grabatuaren inguruan hitz egiten den bakoitzean aniztasunaren gaia agertzen da, eta horrek berehala kontu hori sormenaren ikuspuntutik, guztiz zaharkitu eta baliogabeko alderdi batean kokatzen du. Gaitasun hau bere funtzio nagusiaren ondorio bezala ulertu behar da, ezagutzaren hedapenerako funtsezkoa izanik sormen bide bezala duen potentzialitatea oztopatu du.
Grabatua, lan artistikorako alor gisa, bere praktikatik eratorritako guztia jasotzen du, horregatik ez da zaila bere hasierako esparrua definitzea. Printzipio horretatik abiatuz, sormen prozesuan parte hartzen duten errekurtso eta mekanismo guztiek, potentzialki eremu grafikoa konfiguratzen duten elementuak dira, obraren planifikazio eta sorkuntzatik, bere faktura arte, testuinguruan kokatu, e.a…., gertatzen den guztia, ukigai edo ukiezin, denbora tarde horretan, eremu grafikoaren muga lausoak definitzen ditu.
Pentsamendu eredu hau, grabatu garaikideri dagokioinez, ez dator bat era arrunt batean obra grafiko gisa ezagutzen dugunarekin, euskarria osatzen duten elementu guztien erabilera zatikatua, bere errekurtsoak eta ezaugarriak, arte garaikidearekin bat datorren pentsaeretatik eta jokabideetatik eratorriak dira.

GRABATUAREN TAILERREAN MURGILTZEN.

Grabatua abiapuntu gisa.
Lantzen ari garen hau grabatua al da? Grabatutik lan egiten dugula esaten dugunen zeri buruz ari gara? Grabatuaren tailerra abiapuntu gisa, bere osotasunean lan egiteko lekua, ingurune bital eta ukigarriaren sormen potentzia esploratzeko, sormenerako errekurtso gisa.

PROGRAMAZIO PARALELOA:

Topaketak:

“Deribak, grafika garaikidea: elkarrizketa eta hausnarketaak” Juan Moro/Ana Soler.
Uztailak 3, asteazkena. 19:00etan, ArtHouseCinema-n, edukiera zabalik.

“Grafikaren hedapena beste eremu artistikoetara: mugimendu zentrifugo edo mugimendu zentripetu” Jesús Pastor/Chema Elexpuru
Uztailak 10, asteazkena. 19:00etan, ArtHouseCinema-n, edukiera zabalik.

Nori zuzenduta:

Tailerra teknika grafikoak ikasi eta seminarioak egiten duen proposamenaren inguruan hausnartu eta miatu nahi duten ikasle, artista edo profesionei zuzenduta dago.

Izena ematea:

Tailerrean parte hartu nahi duten pertsonek curriculum labur bat gehitu beharko dute, egin berri duten bost lanen argazkiekin, eta kurtsoan zehar garatu nahiko duten proiektu baten ideia labur batekin.
Eskaera Bilbao Arte Fundazioan egingo da posta elektroniko edo posta arrunt bidez.
Muga-eguna: Ekainak 21
Onarpenaren berri banaka emango da posta elektroniko bidez.

Prezioa: 220€. Ikasle eta/edo langabetu 150€.

Tailerraren iraupena 2 astetakoa izango da, uztailaren 1etik 12ra.
Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00.

Gehienez 12 parte-hartzaile.
Parte-hartzaile bakoitzak bere portatila eta datuen trukerako prendrive bat ekarri beharko du.

Krutso bukaeran parte hartu izanaren ziurtagiri bat emango da.

Kurtsoaren programazioaren inguruan interesa dutenek informazio gehiago topatuko dute:
bilbaoarte@ayto.bilbao.net / pilarvaldivieso@bilbaoarte.org