2017ko urriaren 30 eta 31an Censurados film festival-eko bost filma proiektatuko dira, arratsaldeko ordutegian, BilbaoArteko Art House Zineman, Zentsura At! parte-hartzeari esker. Sarrera librea aretoa bete arte.
“Las películas que ellos no quieren que veas”. Con este lema nace en el año 2014 el festival Censurados, un espacio para la exhibición del cine y el audiovisual que ha sido censurado o prohibido en diferentes lugares del mundo por motivos políticos, religiosos, de género, sociales, sexuales o medioambientales, entre otros.
En Censurados abrimos una ventana para difundir y reflexionar sobre aquellas obras audiovisuales que encuentran barreras para ser vistas y escuchadas. Generamos un espacio para dar voz a cineastas, artistas y colectivos que luchan todos los días en favor de la libertad de expresión, la igualdad y los derechos humanos.
La libertad de expresión es imprescindible para la existencia de una sociedad libre y justa. Desde el festival reflexionamos sobre ella a través de la historia que hay detrás de cada censura cinematográfica y audiovisual.
Zentsura At! Lleva trabajando en colaboración con este festival desde comienzos de 2016.
Censurados Film Festival: Filtro gabeko filmak. Zentsura At!-ekin elkarkidetza (2017ko urriak 30 eta 31)
Urriak 30, 17:00
BOCONAS, Leonor Jiménez
Espainia eta Bolivia / 2016 / Dokumentala / 70 min.

Yolanda, Victoria, Emiliana eta Sdenka etorkinak dira, eta neskameak. Bestalde, Boliviako Emakumeak Sortzen talde feministaren irrati komunitarioko (Desio Irratia) esatariak ere badira.
Urriak 30, 19:00
THIS WAS HASANKEYF, Tommaso Vitali
Italia eta Turkia / 2015 / Dokumentala / 90 min.

Imajina ezazu leku miresgarri bat, zeu jaio zinen herrian, milaka urteko haitzuloz betea. Imajina ezazu lagun minekin Tigris ibai mitikoan jolasten ari zarela, edo udako zeru izartsu baten azpian teilatuan lotan zaudela. Hau Hasankeyf da, Anatoliako (Turkia) historiako milaka urteko altxorra, egun desagertzeko zorian Ilisu presaren eraikuntzaren erruz. Pelikula zentsuratu egin dute Turkian, eta egileek debekatuta dute herrialdean sartzea.
Urriak 31, 17:00
WAIT, JUST WAIT, Javi Julio
Espainia / 2016 / Dokumentala / 29 min.

Dokumental honek errefuxiatuen krisiari buruzko hainbat ikuspuntu jasotzen ditu, errefuxiatuek eurek zein Zaporeak eta Itsasoko Laguntza Humanitarioa egitasmoetako boluntarioek bizi izandako esperientziak oinarri.
BERTA VIVE, Katia Lara
Hondurak / 2016 / Dokumentala / 30 min.

2016ko martxoaren 2an, Berta Cáceresen hilketak mundua astindu zuen. Lenca lurraldeen alde egindako borrokak eraman zuen Berta COPINH Honduraseko Herri eta Indigena Mugimenduen Herritar Kontseiluko buru izatera. Gustavo Castro aktibista mexikarra, krimenaren lekuko, gau hartan bizirik atera zen, baina Hondurasen geratu behar izan zuen, herrialdetik irten ezinik. Lehenengo eta behin, dokumentalak Gualcarque ibaian (sakratua lenca herriarentzat) eraiki nahi duten presa baten aurkako ekintzen berri ematen digu; ondoren, Bertaren lagun eta kide Miriam Miranda buruzagi garifunaren hitzak dakarzkigu. Emakume biek deskolonizazioaren aldeko borrokan hartu zuten elkar, kapital transnazionalari saltzen ari zaion herrialde batean, non bizia modu askotan kentzen den.
Urriak 31, 19:00
YA NO BASTA CON MARCHAR, Hernán Saavedra
Txile / 2016 / Dokumentala / 71 min.

2011. urtean, Txileko hezkuntzaren gaineko gatazka zela eta, gazteak kalera irten ziren, sormena arma gisa. Honako hau marraztera, filmatzera, dantzatzera eta herri-protesta birdefinitzera ausartu zirenen istorioa da.