2017ko maiatzaren 15ean, 19:00etan, Ruth Juanek gidatutako «Ilustración narrativa de la vida cotidiana en Bilbao la Vieja, San Francisco y Zabala»  muraletan esku-hartzea tailerraren emaitzak aurkeztuko dira Martzanako kaian. Tailerraren helburua ilustrazioa oinarri hartuz auzoen egunerokotasuna irudikatzea litzateke, hauen dibertsifikazioa, kontraste eta berezitasunak islatzen dituzten istorio soil eta aruntei indarra emanez. Bertan parte hartu duten Euskal Heriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Arte Ederren Fakultateko ikasleek mural kolektibo bat eraiki dute, ikasle hauen estilo ezberdinak uztartuz.

ruth-juan

 

Aurkezpenarekin batera Ana Capillak “Tránsito’s in walk” performancea eskainiko du 20:00etan.