2018ko urriaren 19tik abenduaren 5era, BilbaoArteko Art House Zinemak, Akira Kurosawa zuzendari japoniarrari eskaintzen dio ziklo berri bat, erdarazko azpitituludun jatorrizko bertsioan. Zazpi aste bitartean zinemagile nipondar honen filma onenen aukeraketa bat izango dugu ikusgai, filma bakoitza bi saiotan proiektatuz.

Doako sarrera aretoa bete arte.

Zine zikloa: Akira Kurosawa (Urriaren 19tik abenduaren 5era)

Urriak 19 eta 25, 19:00:

«Shubûn»

Japonia, 1950. Z/B. 105′

Toshirô Mifune, Shirley Yamaguchi, Yôko Katsuragi, Noriko Sengoku, Eitarô Ozawa, Takashi Shimura

Sinopsia

Bainuetxe batean zeudelarik, Aoye margolariaren eta Miyako izeneko opera abeslari famatuaren argazkia bota dute egunkari sentsazionalista bateko paparazziek. Kazetariek istorio faltsu bat asmatsen dute argazkia oinarri hartuz, eta argitalpenk zalaparta handia eragiten du. Aoyek aldizkaria salatzeko asmoz, Hiruka abokatu entzutetsua kontratatzen du. Badirudi Miyakok ez duela lagundu nahi, ordea. Kazetaritza sentsazionalistaren aurkako kritika bikaina.

Urriak 26 eta 29, 18:30:

«Ikiru»

Japonia, 1952. Z/B. 143′

Takashi Shimura, Nobuo Kaneko, Kyôko Seki, Makoto Kobori, Kumeko Urabe, Yoshie Minami

Sinopsia

Bizitzaren zentzua aurkitzeko beharrari buruzko existentzia-hausnarketa bikaina. Bizimodu arrunt eta monotonoa zeraman Kanji Watanabe izeneko funtzionarioak, minbizi sendaezin bat diagnostikatzen dioten arte. Une hartatik, bere bizitzari zentzu bat aurkitzeko beharra sentizen hasten da. Kurosawaren filmetatik txalotuenetarikoa.

Azaroak 2 eta 5, 17:30:

«Shichinin no Samurai»

Japonia, 1954. Z/B. 205′

Toshirô Mifune, Takashi Shimura, Yoshio Inaba, Seiji Miyaguchi, Minoru Chiaki, Daisuke Katô

Sinopsis

XVI. mendeko Japonian kokatutako pelikula honek haibat bertsio iradoki ditu, western-a eta haurrentzako animazioa barne. Gaizkile-talde bat behin eta berriz erasotzen eta arpilatzen ari da babesgabeko herri bat. Herriko agure baten aholkua jarraituz, baserritar talde batek hirira jotzen du nekazariak babes ditzan samurai talde bat kontratazeko asmoz. Nahiz eta soldata bakarra janaria eta bizitokia izan, samurai batzuk banaka elkartzen doaz herrirantz abiatuko den taldea osatu arte.

Azaroak 9 eta 12, 19:00:

«Kumonosu-jô»

Japonia, 1957. Z/B. 110′

Toshirô Mifune, Isuzu Yamada, Takashi Shimura, Akira Kubo, Hiroshi Tachikawa, Minoru Chiaki

Sinopsia

William Shakespeareren “Macbeth”, XVI. mendeko Japonia feudalera moldatuta. Taketori Washizu eta Yoshaki Miki generalak gudu batetik garaile bueltatzen ari direlarik, atso arraro batekin topatzen dira. Atsoak Washizu Ipar-Gazteluko jauna bihurtuko dela iragartzen du. Une hartatik aurrera, Washizuren emazteak zirikatu egingo du bere patua bete beharra buruan sartu arte.

Azaroak 16 eta abenduak 5, 19:00:

«Yôjinbô»

Japonia, 1961. Z/B. 110′

Toshirô Mifune, Tatsuya Nakadai, Yôko Tsukasa, Isuzu Yamada, Daisuke Katô, Seizaburô Kawazu

Sinopsia

XIX. mendean, oraindik feudala den Japonian, samurai bat herri batera heldu da, zeinean bi mertzenario-talde lurraldea menperatzeko borrokan ari diren. Handik gutzira, helduberriak gerrari garaiezina izatearen irudia emango du, eta bi taldeen nagusiak saiatuko dira bere zerbitzuak kontratatzen.

Azaroak 23 eta 26, 18:30:

«Tengoku to Jigoku»

Japonia, 1963. Z/B. 143′

Toshirô Mifune, Kyoko Kagawa, Yutaka Sada, Takashi Shimura, Tatsuya Mihashi, Tatsuya Nakadai

Sinopsia

Bere enpresa-bizitzarako une erabakigarri batean dagoela, Kingo Gondo izeneko zapata enpresa baten zuzendariak, bere semea bahitua izan delaren berri jasotzen du. Gaizkileek, erreskatatzeko, Gondo bankarrotan utziko lukeen diru kopuru handia eskatzen dute. Gondok ordaintzea erabakitzen du, baina etxera heltzean jabetzen da ez dutela bere semea bahitu, baizik eta bere txoferren semea. Thriller gogoangarri honek azaltzen du, era sutsu eta larriaz, Gondoren aberastasuna eta bere ohorearen arteko aukeraren dilema morala.

Azaroak 30 eta abenduak 3, 18:30:

«Dodes ‘Ka-Den – Dodesukaden»

Japonia, 1970. Kolorea. 140′

Yoshitaka Zushi, Kin Sugai, Kazuo Katô, Junzaburo Ban, Kiyoko Tange

Sinopsia

Kurosawaren lehenengo kolorezko filma dugu hau, Tokioko behe-auzoko biztanleen elkar-loturiko istorioak kontatzen dituena. Auztar hauek guztiek (zaborraren artetik tranbia bat gidatzen ari dela irudikatzen duen mutil zoratua, bere osaba trakets eta despotikoaren menpean paperezko loreak egiten dituen neskatoa, bere etorkizuneko luxuzko etxearekin amets egiten duen bitartean, bere semarekin auto abandonatu batean ozta-ozta bizitzen ari den eskalea) irudimena erabiltzen dute haien pobrezia eta alkoholismo-egoerari aurre egiteko.