PAUSU ALDATUAREN KOMIKOA
Jacques Tatiren zine-ondare osoari atzera begira
Tatiren bizitzak XX. mendeko hiru laurden iraun zuen. 1907ko urrian jaio eta 1982 hil egin zen, azaroaren 4an. Konde errusiar baten seme naturalaren semea zen. Haren aitonak, jenerala izandakoak, Parisen gozatu zuen Frantziako hiriburuak Errusiako imajinarioan beti eragin dituen xarmaz, heriotza heldu arte. Dauzkagun Tatiren biografia ia guztiek nabarmentzen dute bere interes falta ikasketetan, kirolentzat zeukan gaitasun handia eta bere Chaplin-zaletasuna. Ikasle izan zen Erresuma Batuan. Bertan tenisaren munduaren parte izan zen, bere umore-gagetan sartuko zuena. Bere parodiek eta keinu komikoek, hortik gutxira rugby talde baten kide zelarik, ospetsua bilakatu eta bidea erakutsi zioten. Jacques Tati beti berandu heldu omen zen bidera.
Espektakulu munduan hasi zen 30eko hamarkadan, zinema hitz egiten hasita zegoela. Frantzia alemaniarren erasotik defendatzera mobilizatua, armada frantsesaren ia oposaketarik gabeko erortzeak desmobilizatu egin zuen Tati berriro eta Parisera bidali. Bertan betirako markatu zuen gertaera jazi zen. Nazi-okupazioaren Paris hura ez zen toki alaia. Tatik bizi zuen kabareten frisoen artean, bizimodua ateratzen zuen barrea iragartzen beldurraren aurrean. Lido mitiko hartan Hitleren zoramenetik ihesi zegoen dantzari austriar batekin elkartu zen. Alaba bat izan zuten, baina Tatiren beldurrak umorea menperatu zuen eta ez zuen izan neska bere alabatzat ezagutzeko kemena. Bizitza osoan damutu egin zen. Handik gutxira beste emakume batekin ezkondu zen eta bi haur eduki, baina erresistente eta salatarien Paris hura beti lagundu zuen Tati. Beste guztia, hots, zinemaren komikorik garrantzitsuenen mitoa sustatzen duena, jakina da.
1947an, rol txikiak zenbait zinema frantseseko film garrantzitsuenetan egin eta gero, benetan berarena izan zen lehen filma filmatu zuen: Jour de fête. Lan horrek atzerapen eta mesfidantza ugari sufritu zituen. 1949ko uztailaren 4an estreinatu egin zen. Horren ondoren karrera laburra baina aparta eta ahaztezina etorri zen. Une hartan, haren proiektu ia guztiek eragozpen eta onezpen eza jaso zuten. Ez zen inoiz bide erreza izan. Bere unibertsoa, keinuan eta isiltasunean tematua koloreen eta berrikuntzeen garaietan, pasua aldatuz zihoala zirudien. Denbora galduta. Hala ere, erbesteratze horrek lagundu zuen Tati bere bizitza osoan zehar, unibertsala eta eternala bihurtuz. BilbaoArtek, Jour de fête estreinatu egin zenetik 69 urte pasa direlarik, ibilbide sakon bati ekingo dio, bere film luze eta laburmetrai guztiei begiratuz. Etorkizunari mesfidantzaz begiratzen zion frantziar izukaitzarentzako omenaldia dugu hau.
Juan Zapater
Zine zikloa: Jacques Tati (Ekainaren 28tik irailaren 6ra)
Ekainak 28 / Abuztuak 2, 19:00:
«Jour de fête»
(1949, Z/B, 87 min.)

Saint Sévère izeneko herria jaietan dago. Girlandaz eta banderaz apaindu dituzte kaleak; kafetegiko terraza herri-dantzaldi nagusiarako prestatzen ari da; azokako salerosleek zaldiko-maldikoa, tonbola, zinema ibiltaria eta beste atrakzio dakartzate haien gurdietan…
François, postaria, ferietakoei laguntzeko irrikan dago, baina bere esfortzu erraldoien aurka, barrez lehertzeko hondamendiak sortaraziko ditu.
Uztailak 5 / Abuztuak 9, 19:00:
«Les vacances de Monsieur Hulot»
(1953, Z/B, 89 min.)

Uztailak 12 / Abuztuak 16, 19:00:
«Mon oncle»
(1958, Kolorea, 116 min.)

Uztailak 19 / Abuztuak 23, 19:00:
«Playtime»
(1967, Kolorea, 124 min.)

Uztailak 26 / Abuztuak 30, 19:00:
«Trafic»
(1971, Kolorea, 98 min.)

Hulot jaunak karabana experimental bat diseinatu du eta Amsterdamerako bidean doa Frantzia eta Belgikako autobideetatik, bertan bere diseinu berria aurkeztuko du automobil-erakusketa batean. Baina bidaia luzea da eta operazioaren merkataritza-arrakasta arriskuan jarriko duten oztopoz beteta dago, Hulot eta bere karabana erakusketaren irekierara garaiz heltzea eragotziko dutenak.
Abuztuak 1 / Irailak 6, 19:00:
«Parade»
(1974, Kolorea, 90 min.)

Abuztuak 8 / Irailak 5, 18:30:
FILMA LABURRAK
(1934-1978, 147 min.)

Zuzendaria: Charles Barrois Protagonistak: Jacques Tati, Rhum, Hélène Pépée.
Gai dimanche (1935, Z/B, 22 min.)
Zuzendariak: Jacques Berr, Jacques Tati Protagonistak: Rhum, Jacques Tati
Forza Bastia (1978, Kolorea, 28 min.)
Zuzendariak: Jacques Tati, Sophie Tatischeff
Dégustation maison (1976, Kolorea, 14 min.)
Zuzendaria: Sophie Tatischeff
Soigne ton gauche (1936, Z/B, 13 min.)
Zuzendaria: Jacques Tati Protagonistak: Jacques Tati, Max Martel, Louis Robur
Cours du soir (1967, Kolorea, 29 min.)
Zuzendaria: Jacques Tati Protagonistak: Jacques Tati, Alain Fayner, Marc Monjou
L’école des facteurs (1946, Z/B, 16 min.)
Zuzendaria: Jacques Tati Protagonistak: Jacques Tati, Paul Demang