2017ko ekainaren 5 eta 6an Jean Rouch zine zuzendariaren hiru lanen proiekzioa izango dugu BilbaoArten: Chroniques d’un été (1960), Moi un noir (1957) y Les veuves de 15 ans (1966). Filma guztiak azpitituludun jatorrizko bertsioan, bi emanaldi bakoitzeko, 17:00etan eta 19:00etan egun bakoitzean.

Sarrera librea aforoa bete arte.

Zine zikloa: Jean Rouch

Ekainak 5, 17:00etan / Ekainak 6, 19:00etan

«Chroniques d’un été»

(1960, 90′)

1960ko udan Edgar Morin eta Jean Rouchek Pariseko gazteen egunerokotasuna ikertu zuten, hauek zoriontasunaren inguruan zuten ikuskera ulertu nahian. Film-saiakera honek protagonisten garapena eta zenbait hilabetetan zehar egindako ikerketa  erakusten du. Ikerketan elkarrizketatutako gazte taldea errodatutako filmaren lehen emanaldian batzen da, honi buruzko eztabaidan parte hartuz. Filmaren bi autoreak cinema-véroté delakoak suposatzen duen esperientzia krudel baina zirraragarrian murgiltzen dira.

Ekainak 5, 19:00etan / Ekainak 6, 17:00etan

«Moi un noir»

(1957, 73′)

Zenbait gazte nigeriarrek beraien lurraldea uzten dute Boli Kostara joateko, lan bila. Zibilizazio modernoaren  erdi-erdian deserrotuta, Treichvilleko Abidjan auzora heltzen dira. Istorioaren narratzaile lanak Edwar J.Robinsonek egiten ditu (izena  aktore  estatubatuarrari  egindako omenaldia da). Hala, bere lagunek ere ,identitate ideal bat eratu nahian, ezizenak erabiltzen dituzte.

«Les veuves de 15 ans»

(1966, 25′)

Moi, un noir eta Chronique d’un été  filmen zuzendariak yeyé gazterian murgiltzen da bi neska neraberen bizitzak jarraituz, maitasun kontu eta familiartean duten harremanei so eginez. Bata neska serioa da, bestea, ordea, ez. La fleur del’âge ou Les adolescents film kolektiboaren parte da Les Veuves de quinze ans. Filmak, bere horretan, mundu osoko gaztaroaren irudikapena egin nahi du lau zine zuzendariren bitartez.