2019ko martxoaren 1etik apirilaren 29ra, Yasujirō Ozu japoniar zuzendariaren filmen ziklo bat eskainiko da Art House Zineman (jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin). Bi hilabetez, zinegile honen film ospetsuenen aukeraketa bat proiektako da astelehen eta ostiralero «Ozu: izkutuko errukiaren misterioa» titulupean.
Doako sarrera aretoa bete arte
Ozu: izkutuko errukiaren misterioa
“Taxi Driver” filmeko gidoilaria eta “Mishima” filmeko zuzendaria den Paul Schraderren ustez, Ozuren filmetan natura eta gizakiaren arteko desberdintasun potentziala ageri da. “El estilo trascendental en el cine: Ozu, Bresson, Dreyer” izendatutako liburuan, zinemagile estatubatuarrak horrela dio: “Bere filmetan -Ozutaz ari da- zehar badago, izkuturik, errukiarekiko tendentzia bat, irekia expresatzen ez den arren, badirudi pertsonaiek haien artean daukaten tratuari, eta are gehiago zuzendariak ematen dien tratuari atxikita dagoena”
BilbaoArte fundazioak Yasujiro Ozuren (小津安二郎) ezagunenak eta nabarmenenak diren 8 filmekin zita prestatu du. Mundua eta gizakiaren arteko dialektika prozesua zein erruki horren ezinbesteko arrazoiak ezagutzeko, kultura japoniarrenik datozkigunak, baita Ozuk berak gehitzen dituenak ere.
Baina nor zen Ozu eta nondik jaio da bere influentzia ahalmena? Jim Jarmusch, Wim Wenders, Aki Kaurismäki, Hou Hsiao-Hsien eta Claire Denis, bezalako zuzendarietan eragina sortzeko gaitasuna duena, beste askoren artean. Zergatik da horren goraipatua eta maisua maisuen artean izenpetua?
Ezinezkoa litzateke lilura horren arrazoiak laburtzea batenbat bidean geratuko den beldurra galdu gabe. Hollywooden ekoitzitako zinema komertzialaren kausa efektu erlazioarekiko desinteresaz beste, bere disgresio nahiarekin onarpena lortu du eta identifikatua izan da bere filmetan bizitza tatami batean belaunikatutako gizon baten ikuspuntuaz erakusten digulako, horrek ez dio azalpena ematen ordea, bere zineman presente dagoen misterioari.
1963.urtean, 60 urte zituela, hil zen, minbiziak jota. 56 urte pasa dira jada Engaku-ji (円覚寺)-tik urbil lurperatua izan zela, kamakura hiriko tenplu budista-zen batean eta ez da egun bakar bat zeinean munduko edozein lekuko pertsonaren bat bere errespetua eta oraindik ere presente dagoen bere zinemarengatik eskerrak ematera ez dena.
Beste askotan gertatzen den bezala, orain jasotzen duen errekonozimendu internazionala ez zuen jaso bizirik zegoen bitartean. Izan ere Ozuren zinea -ziklo honetan bere 8 film garrantzitsu ikusiko ditugu- justu bere heriotzaren aurretik hasi zen benetan atentzioa jasotzen – berataz esaten zen zuzendari japoniarren artean japoniarrena zela, denetan hermetikoena zela esateko modu bat-. Mende erdia baino gehio pasa dela, bere filmek gizadiarekiko erruki horren enigma, keinuak eta kezkak berbizitzen dituzte, urteotan Kore-eda edo Yamadak, japoniarrak ere, egiten duten modura.
Ozutaz imitaezina dena, bere ipuinetan ageri den oinarria da, eretratuen sentsibilitatea eta sakonera. Horiek proiektore bat bere lanpara pizten duen bakoitzean soilik ageri dira, Ozuk landu zuen zinema argiztatzeko, denboran zehar biziraun dezan eta denboran zehar bizitzaren berri heman dezan.
Zine zikloa: «Ozu: izkutuko errukiaren misterioa»(Martxoaren 1etik apirilaren 29ra)
Martxoak 1 eta 4, 19:00:
«Primavera tardía»
Japonia, 1949, 108′

Jatorrizko izenburua: Banshun
Sinopsia
Kazuo Hirotsiren “Aita eta alaba” eleberrian oinarritzen da eta Ozuk berak moldatu zuen Kogo Noda gidoilariarekin batera. “Norikoren trilogia”-ko lehenengo filma da, trilogia zeinean Setsuko Hara antzezleak hiru emakume desberdin antzezten ditu, hirurak Noriko deituak. Norikok hogeita zazpi urte bete berri ditu eta bere aitarekin bizi da, bere zaintzaz arduratzen den bitartean. Aita, Somiya irakaslea, bere alaba gaztearentzat ezkongai on bat bilatzen saiatzen da, jakinda ere aurkituz gero, bakarrik geratuko dela. Hattori gaztearekin ezkontza posibleak porrot egin ondoren, bere Masa izebak beste gazte bat ezagutzera bultzatzen du.
Martxoak 8 eta 11, 18:30:
«El comienzo del verano»
Japonia, 1951, 130′

Jatorrizko izenburua: Bakushû
Sinopsia
Zuzendariaren etaparik produktiboenean egina “Uda hasiera”, “Norikoren trilogia”ren bigarren filma da, “Udaberri berandua”k eta “ Tokioko ipuinak” filmek osatzen dutena. Ozuk egindako gerraosteko gainontzeko film gehienen moduan, “Uda hasiera” filmak zenbait gai lantzen ditu, generazioen arteko komunikazio arazoetatik, gerraosteko Japonian emakumearen paper geroz eta nabarmenera arte. Mamiya familiko hiru generazioak etxe berean bizi dira. Bizitza lasaia daramate, familiaren kezka bakarra Noriko alabaren, 28 urtekoa, ezkontza da, baina Norikok ez du ezkontzeko beharrik ikusten.
Martxoak 15 eta 18, 18:30:
«Cuentos de Tokio»
Japonia, 1953, 139’

Título original: Tokyo monogatari
Sinopsis
Ozuren filmen artean goraipatuenetariko bat. Historiako filmik onena moduan aukeratua Sight and Sound aldizkarian, bi zaharren istorioa kontatzen du, Shukichi eta Tomi Hirayama, Osakara eta Tokiora bidaiatzen dutenak haien semeak ikusteko. Hala ere haien bisitak eragozpenak sortzen ditu. Beti lanpetutako semeek bainuetxe batera bidaltzen dituzte, han Noriko, haien seme seme baten errain alarguna, izango da haien ardura gustuz hartuko duena.
Martxoak 22 eta 25, 18:30:
«Crepúsculo en Tokio»
Japonia, 1957, 140’

Jatorrizko izenburua: Tokyo boshoku
Sinopsia
Berrogeita hamargarren hamarkadako Japoniako gizartearen kronika. Ozu familiaren balioaren inguruan hausnartzen du film honetan, zeinean bi ahizpen istorioa kontatzen da, Akiko eta Takako, bere aitarekin bizi direnak amak abandonatuak izan ostean. Baztertuak izateak bi ahizpen bizitzan marka utziko du, helduak diren arte. Bat batean, inorrek aurreikusi gabe, ama berriz agertzen da.
Martxoak 29 eta apirilak 1, 19:00:
«Flores de equinoccio»
Japonia, 1958, 118’

Jatorrizko izenburua: Higanbana
Sinopsia
Zuzendiaren kolorezko lehenengo filma da hau. Ironiaz betetako komedia bat generazioen arteko arazoetaz ari dena. Wataru Hirayama negozio gizona da, besteen arazo sentimentalekin konprentsiboa dena. Lagunen bat aholku bila datorrenean, honek beti dauka erantzun zuzena. Hala bada ere, bere semearekin zerikusirik duen situazio baten aurrean ez du horren konprentsiboki jokatzen. Ozuk Japoniako erdi-altu mailako klasearen hipokresia maisuki erakusten digu.
Apirilak 5 eta 8, 19:00:
«Buenos días»
Japonia, 1959, 94’

Jatorrizko izenburua: Ohayô
Sinopsia
Japoniako auzo errezidentzial batean kokatzen da istorioa. Gizarte txikia hau, denek elkar ezagutzen dute eta zurrumurruak laster zabaltzen dira. Auzoko etxe batean telebista faltak zenbait arazo sortuko ditu . Minoru eta Isamu Hayasi, bi anai, isiltasun greba bat martxan jarriko dute, bere gurasoen telebista ez erosteko erabakiaren aurrean.
Apirilak 12 eta 15, 18:30:
«Otoño tardío»
Japonia, 1960, 130’

Jatorrizko izenburua: Akibiyori
Sinopsia
Miwaren heriotzaren urteurrena da eta Akiko, alarguna, bere alaba Ayako eta hildakoaren beste hiru lagunekin batera aurkitzen da. Miwaren lagunek uste dute Ayako ezkontzeko momentua iritsi dela, baina honek senargai guztiak deuseztatzen ditu, ez duelako ama bakarrik utzi nahi, beraz hiru lagunek erabakitzen dute lehenik Akiko ezkondu behar dela, baina honek ezkontza berri baten ideia ez du gustoko.
Apirilak 26 eta 29, 19:00:
«El sabor del sake»
Japonia, 1962, 112’

Jatorrizko izenburua: Sanma no aji
Sinopsia
Film honek Shubei Hirayamaren istorioa kontatzen du, Shubei alarguna da eta bere alaba gaztearekin bizi da. Zahar sentitzen da eta alabarentzako karga dela uste du. Beraz harentzako hoberena ezkontzea izango litzatekela erabakitzen du. Alabak aita bakarrik ustera ukatzen den arren, azken batean ezkondu egiten da. Momentu horretan bakrdadeak Shubei hartzen du eta honi irteera Sakean aurkitzen du.