ZINEMA KOREARRAREKIN BIGARREN HITZORDUA

BilbaoArte fundazioak 2015.urtean Madrilgo Kultura zentro korearrarekin kolaborazioa ezarri zuen eta 2016.urtean Bilbao Arte eta SeMA Nanji Residencyrekin ezarritako artista trukaketarekin sendotua izan da, zinema korearraren astearen bigarren ospakizunarekin batera.
Izan ere, zikloarekin batera, Kiwon Hong trukaketa artista korearrak 3 hilabetetan BilbaoArten egindako lanaren aurkezpen-erakusketa publiko bat egingo du. Beranduago, bere momentuan, María Ibarretxe artista euskaldunak, Sra Polaroinska taldeko partaidea, Seulen garatutako lan prozesuaren emaitzak aurkeztuko ditu BilbaoArten.

Zine zikloari dagokionez, kasu hontan Park Chan-wooki homenaldi berezi bat egitea erabaki dugu, Hego Korea XXI. Mendeko gune kreatibo eta berezienetako bat bilakatu duten zinemagile belaunaldiko zuzendari adierazgarrienetako bat.
Park Chan-wook (Seul, 1963) filosofian formatutakoa eta arte kritikoa bestalde, azken hamarkadetako zinemagile korear hoberenetakoa da, irudi aztoratzaile eta gogoangarriak diseinatzeko sen berezia duen zuzendaria da. Ikusle egokituaren uste moralak erasotzeko gai den egilea, bokazioz epikoa den bals manieristaren bitartez, edo kontran, drama zakar eta lehor batekin.
Duela aste bete baino gutxiago Park Chan-wookek Cannesko zinemaldiko azken edizioan bere azken lana aurkeztu zuen, gure garaiko zinemagile garrantzitsuenetakoa bezela berresten zuen aukeraketa baten barruan. Puntu hontaraino iristeko, seguruenik, Chan-wookek aukeratutako bidea zailenetakoa izan da, bere zinema fantasia eta indarkeriaren mugetan jardun baida, nahiz eta funtsean, itxuretatik at, zuzendari honen filmek obsesiboki pertsonaiak muturreko egoeretara bideratzen dituen, minez zeharkatuak eta euren tragediaren biktima eta borrero bilakaturik.

 

EKAINAK 20, 19:00retan

JOINT SECURITY AREA

05
Urtea: 2000
Iraupena: 102 min.
Herrialdea: Hego Korea
Zuzendaria:  Park Chan-wook
Gidoia: Seong-san Jeong, Hyeon-seok Kim, Mu-yeong Lee, Park Chan-wook
(Novela: Sang-yeon Park).
Aktoreak:  Lee Byung-hun, Song Kang-ho, Lee Young-ae, Shin Ha-kyun, Kim Tae-woo, Sin Ha-gyun, Choi Sang-woo, Kim Myeong-su, Herbert Ulrich.
Sinopsia: Gertakaria “Segurtasun Baterako-Gunean” Ipar-koreako bi gudarien heriotz bortitzarekin amai­tzen da, bi koreak banatzen dituen lurraldean. Honek erruak argitu eta bi herrialdeen arteko gatazka armatua eragotziko duen ikerketa prozesu bat abian jartzen du. Argumentu honekin eta Koreako guda zibilak utzitako zauriaren inguruan, Park Chan-wook internazionalki aditzera eman zen, Hego Korean inoizko arrakasta handienetako bat lortuz. Berez, zuzendariarentzat, hauxe da bere lehen luzemetraia, nolabait, bere lehen bi filmak ez baiditu beretzat hartzen. Dudarik gabe, Joint Security Areak gauza erakargarriak gordetzen ditu. Guztiek filmaren argazkiaren azken planoan bat egiten dute, non kamera poliki-poliki ibiliaz interes politiko, muga eta aurreiritzien gainetik, giza baldintzak eta sentipenak gainetik ezartzen direla aldarrikatuz.

 

EKAINAK 21, 19:00retan.

OLD BOY

old-boy-secena-2-live-action
Urtea: 2003
Iraupena:
120 min.
Herrialdea:
Hego Korea 
Zuzendaria
Park Chan-wook
Gidoia: 
Park Chan-wook, Hwang Jo-yoon, Im Joon-hyung
(Komikia: Nobuaki Minegishi)
Aktoreak: 
Choi Min-sik, Yu Ji-tae, Kang Hye-jeong, Ji Dae-han, Oh Dal-su, Kim Byeong-ok, Lee Seung-shin, Yun Jin-seo
Sinopsia
Mink-sik Choi, betiko negozio gizona, bahitua izan ondoren urtetan zehar solik telebista bat dagoen ziega batean giltzapetua da. Urtetako gatibutasuna, biktimak bahitzailea eta zergatiaren inguruan ezer jakin gabe.
2004. urteko Cannesko zine jaialdiko epaimahaiaren sariarekin saritua, Old Boy, duela gutxi Hollywoodek modu desegokian klonatzen saiatu dena, mendekuaren trilogia deiturikoaren bigarren emanaldia da. Osotasun garaiko lan bat da, non Park Chan-wookek jadanik zaindutako estilo bat erakusten duen. Honek sentipenak handitzeko koreografia eta artifizioz eginiko zinema manierista eta konplexuaren nahi bat erakusten du. Old Boy guztiz gehiegizkoa da. Ekintza eta gatazken tratamenduan, eszenaratzean eta protagonisten muturreko babes eza. Bere irudi krudelek txunditzen gaituzte, baina bere prosa zinematografikoaren oinarriak ez du zirrara bisuala bilatzen, astinaldi emozionala baizik, eta hontan Old Boy maisulana da.

EKAINAK 22, 19:00retan.

SYMPATHY FOR LADY VENGEANCE

07
Urtea: 2005
Iraupena: 112 min.
Herrialdea: Hego Korea
Zuzendaria: Park Chan-wook
Gidoia: Park Chan-wook, Seo-gyeong Jeong.
Aktoreak: Lee Young-ae, Choi Min-sik, Tony Barry, Anne Cordiner, Go Su-hee, Kim Bu-seon.
Sinopsia: Kum-ja ederrak 13 urte igaro ditu kartzelan 6 urteko ume baten bahiketa eta heriotzagatik. Heriotzak iritzi publikoa hunkitu zuen, ekintzaren basakeria eta hiltzaileak momentuan zituen 20 urte eskasengatik. Behin zigorra beteta eta aske, Kum-jak mendekua du buruan…baina zeinekiko?
Dudarik gabe plastikoki erabatekoa, garatutako irudiei esker gure begiak onerako pozoitzeko gai dena, indarkeriaren trilogia amaierak galdera bati behin betiko amaiera ezarri zion. Argumentuaren tramaren azpikeria eta suspensetik aratago, emakumearen aurka egindako indarkeriatik aratago eta noski, bere tematikaren muinean, mendekua; Park Chan-wook ikuslea erantzun zailaeko dilema moral batean murgiltzen du. Filmaren momentu erabakigarri batean, protagonistak biktima multzo bat bere mendekua aurrera eramatearen partedun egiten dituenean, Chan-wookek zinema bera eta gu eztabaidatzen gaituen ustekabeko zalantza bat pizten du.

 

EKAINAK 23, 19:00retan.

I’M A CYBORG BUT THAT’S OK

i'macyborg
Urtea: 2006
Iraupena: 105 min.
Herrialdea: Hego Korea
Zuzendaria: Park Chan-wook
Gidoia: Chung Seo-kyung y Park Chan-wook.
Aktoreak: Rain, Su-jeong Lim, Dal-su Oh, Byeong-ok Kim, Hie-jin Choi, Yong-nyeo Lee, Ho-jeong Yu.
Sinopsia: Egun batean, buruko krisi baten ondoren, Young-goon gaztea psikiatria hospital batean sartzen dute. Borrokarako cyborg bat dela sinestuta, Young-goon pila eta bateria elektrikoekin solik elikatzen da. Bertan, etengabean mozorro baten atzean ezkutatu eta besteei arima lapurtzeko gai den mutil batekin adiskidetasun bitxi bat hasiko du.
Mendekuaren trilogiarekin gorputz eta arimak astindu ondoren, Park Chan-wookek film hau sortu eta gaur egungo zinemaren pertsonai handietako bat dela erakusten digu, bere burua berregin eta bere filmografiaren bidetik aldentzen den arren bere lanek ez baidute kalitaterik galtzen. Honako hontan planifikazio aldetik korapilatsua den tragikomedia kutun baten bidez harritu eta gozarazten gaitu. Bere bilakaerari leial, bere formak ez dira gustu guztietara egokitzen baina ukaezina den kalitate artistikoa erakusten dute. Cyborg honetan poesia dago, humore fin eroa eta, guztien gainetik, zinea, aparteko zinea. Bestelako proposamenen alderaketei ihes egiten die ez ohiko eszenaratze eta aluzinazioa eta errealitatearen mugen artean galtzen den kontaketarako joera progresibo bati esker.

 

EKAINAK 24, 18:30retan.

THIRST

1
Urtea: 2009
Iraupena: 133 min.
Herrialdea: Hego Korea
Zuzendaria: Park Chan-wook
Gidoia: Park Chan-wook, Seo-gyeong Jeong.
Aktoreak:  Song Kang-ho, Kim Ok-bin, Shin Ha-kyun, Kim Hae-sook, Park In-hwan, Oh Dal-su, Song Young-chang, Mercedes Cabral, Eriq Ebouaney.
Sinopsia: Samng-Hyun bere bizitza hospitaleko gaixoak kontsolatzen ematen duen apaiz bat da. Bere sakrifiziorako gaitasunak bere burua bizitza asko salba ditzakeen bakuna baten probetara aurkeztera emango du. Baina ekintza honek edukiko dituen ondorioak ez ditu ezagutzen.
Zuzendari korearra, honako hontan, banpiroen genero arketipikoan barneratzen da. Alere, Thirsten ezer ez da ohikoa. Kontran, Park Chan-wookek banpirismoaren gaia asmo alegoriko eta erakusgarrian berridazten duela esan genezake. Thirstek kontrolaezinak diren baldintza egoera larrian dagoen pertsona baten egunak kontatzen ditu. Parken beste film batzuetan bezela, bere protagonista hasieratik ulertzen ez dituen eta antzeman ezin izan dituen egoeren biktima da. Bere pertsonaiak, maniakoak ala jarrera edo lanbide betxiekin, arazo bat dutenez bakardadea nahiago duten pertsonaiak dira. Alere, momentu berean, beti maite dituztenei lotuak aurkitzen dira, heriotz arte beraien pentsamenduetan egongo direnak.

 

EKAINAK 27, 19:00retan.

STOKER

Stoker1633
Urtea: 2013
Iraupena: 98 min.
Herrialdea: Hego Korea
Zuzendaria: Park Chan-wook
Gidoia: Wentworth Miller
Aktoreak: Mia Wasikowska, Matthew Goode, Nicole Kidman, Jacki Weaver, Dermot Mulroney, Lucas Till, Ralph Brown, Alden Ehrenreich, Phyllis Somerville, Wendy Keeling, Lauren E. Roman, Tyler Von Tagen, Judith Godrèche.
Sinopsia: Stokerrek modu ezberdinetako irakurketak onartzen ditu. Guztiei erantzun eta iradokizun iturri nabarmen batekin erantzuten die. Ez da funtsgabeko film erraz bat. Gazte batek bere inozentzia galtzen duen prozesu honek bide bakar eta jakin bat du: indarkeriarena. Stokerren guztiak motibazio hau arnasten du, Charlie osaba, zeinen lehen errua bekaizkeriatik sortu zen, urteak pasa eta jasan ditu erabateko mendekua prestazen. Eta horrelako mendekuaren aurrean, India gazteak erantzun bikoitz batekin ihardesten du. Lehena, zuzena; bigarrena, legeari eragiten diona, sinbolikoan bilakatzen da. Azkenean, Indiak egitekoa aurrera eramaten duenean, gaiztotasuna sahiesten saiatu baino isunak inposatzen dituen lege baten aparatuaren aurrean ordain bat hartzen ari da. Honaino iristeko, giza baldintzaren zulora gerturatzeko, Chan-wookek sekuentzia ahaztezinak oparitu dizkigu, metonimia alaiak, soinu-lan sutsu eta ikusgarria eta denbora luzez aldean ditugun bakardadea eta delirioaren inguruko konposizio batzuk.
Film hau zuzendariaren estreinaldia izan zen AEBetan, Park Chan-wookek gertukoa zuen Alfred Hitch­coken erreferentzia hartuz aparteko maisutasunarekin aurrera eraman zuena; ez da ustekabekoa, bi zinemagileek giza miseriak ikertu eta zinema aparteko ikuskizun bihurtzeko grinan kointziditzen baidute.